Pilota

Pilota
2016-09-23 10:58:07
LAU TERDIKO TXAPELKETARAKO AUKERAKETA PARTIDUA IZANGO DA
Pilota jaialdi profesionala jokatuko da Oñatin, San Migel egunean

Aloña Mendiko pilota sailak jakitera eman berri duenez, San Migel egunean profesional mailako pilota jaialdia egongo da Oñatin. Lau terdiko txapelketarako Aspe etxeko azken pilotaria aukeratzeko aurrez-aurrekoak izango dira. 17:00etan hasita, guztira hiru partidu ikusteko aukera eskainiko du karteldegiak.

 

Azken egunotan etxez-etxe banatu den jai egitarauan partida honen berri jaso ez bada ere, profesional mailako pìlota jaialdi bat lotu du azken orduan Aloña Mendik San Migel egunerako. Lau terdiko txapelketarako Aspe etxeko azken pilotaria aukeratzeko aurrez-aurrekoak izango dira. Dagoeneko, Irribarria, Altuna III, Ezkurdia, Julen Retegi eta Gorkak txartela eskuratuta daukate baina txapelketa horretan egongo den seigarren pilotaria, Oñatiko lehiatik irtengo da.

 

Honako hau izango da karteldegia:

 

1.- Dario - Urruzola / Elordi – Erostarbe

(Jaialdia osatzeko, antolatu den binakako partidua)

 

2.- Elezkano II – Jaka

 

3.- Mendizabal III – Jaunarena


Sarrerak salgai

San Migel egunez Zubikoara hurbildu nahi duten pilotazaleek dagoeneko sarrerak eskuragarri dituzte Aloña Mendi, Arrano, Izarraitz tabernetan eta Txokolateixan 20€-ren truke. Egunean bertan ere, txarteldegian, sarrerak erosteko aukera egongo da.


Jaunarena izango da jaialdiko pilotarietako bat. Argazkia: www.diariodenavarra.es

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.