Automobilismoa

Automobilismoa
2016-09-22 14:44:05
EKAIN EIZAGAETXBERRIA PILOTUAREKIN, FORMULA LIBREEN KATEGORIAN
Maider Usandizaga Euskadiko txapeldun rallysprintean

Maider Usandizaga oñatiarrak urte bikaina osatu du Euskadiko rallysprinten denboraldian. Ekain Eizagaetxeberria getariarraren kopilotu gisa, nagusitasun handia erakutsi dute formula libreen kategorian eta lehiaturiko zortzi probetatik bost garaitu ostean, merezimendu osoz irabazi dute Euskadiko txapelketa.

 

Pasaden asteburuan amaitu zen 2016 urteko rallysprinten Euskadiko txapelketa. Aramaioko probak eman zion itxiera aurtengo denboraldiari eta beste urtebetez, Oñatiko ordezkari batek egindako lan bikainak zeresan handia eman du formula libreen kategorian. Maider Usandizaga kopilotuak lan bikaina egin du Ekain Eizagaetxeberriarekin batera eta urte amaierako sailkapena ikusiz gero, garbi gelditu da merezimendu osoz eskuratu dutela aurtengo Euskadiko txapelketa.

 

Mitsubishi Evo V autoarekin, lehiaturiko proben erdiak baino gehiago irabazi dituzte. Zehazki, egutegiko zortzi lasterketetan aritzeko aukera izan dute eta horietako bost irabazita, arazo handiegirik gabe eraman dute amaierako sailkapen nagusia. Usandizaga eta Eizagaetxeberriak 125 punturekin amaitu dute denboraldia eta 67 puntuko aldea atera diote bigarren sailkatuari eta 100 puntukoa hirugarrenari.

 

Espero gabeko emaitza

Usandizagak bi denboraldi soilik daramatza mundu honetan, eta atzo eguerdian amaitu berri den ikasturtearen balorazioa egin zuen Oñati Irratian. Euskadiko txapelketa eslkuratu izana, «sorpresa» gisa kalifikatu zuen eta iazko esperientzia oso baliogarria izan bada ere, oraindik «ikasten» ari dela onartu zuen.

 

Denboraldiko une onenak gogora ekarrita, datorren urteko asmoetaz ere hitz egin zuen kopilotu oñatiarrak. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Usandizaga eta Eizagaetxeberria Mitsubishi Evo V autoarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.