Mendia

Mendia
2016-09-20 10:16:14
PIRINIOTARA BEHARREAN, ULTZAMA-BAZTAN ALDERA JOANGO DIRA
Aldaketak egin ditu Aloñak, asteburuko mendi irteeran

Aloña Mendiko mendi sailak azken orduko aldaketa iragarri du asteburuko mendi irteeran. Hasiera batean bi egunetako Piriniotako irteera iragarrita zeukan irailaren azken asteburu honetarako, baina hauteskundeen eraginez, planak aldatu eta egun bakarreko txangoa egingo dute igande goizean.

 

Igandeko hauteskunde eguna dela eta, asteburuan Piriniotara egin beharrako bi egunetako irteera aldatzea erabaki du Aloña Mendiko mendi sailak. Hala, bi egunetik egun bakarreko estrukturara pasako da egitaraua eta Lescun aldera joa beharrean, Ultzama-Baztanera joango dira. 

 

Irteera goizeko 7etan egingo da, Postetxe pareko autobus geltokian. Handik Ultzama alderako bidea hartu eta Belateko mendatetik aterata, Saioa (1.418 m.) tontorrera igoko dira. Jeitsiera berriz, Baztan aldera egingo dute, ibilbidea Ziga herrian amaituko delarik. 15 kilometroko irteera izango da eta bost ingurutan osatzekoa. 850 metroko desnibela izanik, aparteko zailtasunik gabekoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Okerrik ezean, arratsaldeko 17:00ak aurretik, etxean bueltan beharko lukete.

 

Izen ematea zabalik

Izen ematea ostegun iluntzean itxiko da. Interesa duenak, Aloña Mendi tabernan izena eman beharko du. Bazkideek 10€, bazkide ez direnek 13€ eta langabetuek 5€ ordaindu beharko dituzte. Gogoratu, federatuta egon behar dela mendi irteera guztietan parte hartzeko.

Uztailean Posests tontorrean ateatako erretratua. Argazkia: ALM Mendi saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.