Igeriketa

Igeriketa
2016-07-28 08:19:43
100 ETA 200 BIZKAR PROBAK EGINGO DITU MALAGAN
Gaur estreinatuko da Ainhoa Redin, Espainiako txapelketan

Gaur hasi eta igandera bitartean, infantil mailako Espainiako igeriketa txapelketak jokatuko dira Malagan. Absoluto eta junior mailan bezala, hemen ere, Aloña Mendik ordezkaritza izango du estatuko txapelketarik garrantzitsuenean. Ainhoa Redin igerilari gaztea, estreinekoz arituko da maila honetako txapelketa batean.

 

Iazko denboraldian Espainiako txapelketara sailkatzetik oso gertu gelditu zen Ainhoa Redin (Oñati, 2002) Aloña Mendiko infantil mailako igerilaria. Iazko esperientzia baliatuz, aurten bi minima egiteko gai izan da eta egunotan, Malagan lehiatuko den txapelketa garrantzitsu honetan debuta egiteko aukera izango du.

 

Redinek bi probetan parte hartuko du: 100 eta 200 bizkarrean. Malagarako bidaia egin aurretik OK Magazineari adierazi zionez, «markak hobetzeko asmoz» joan da Andaluzia aldera. Gaur bertan, goizeko 11:26ean 100 metroko proba egingo du eta 200ekoa berriz, bihar (11:47) lehiatu beharko du.

 

Domina ugari bertako txapelketetan

Redinek denboraldi oso ona burutu du eta Gipuzkoa zein Euskal Herri mailan, bizkar erako probetan betiere, bere kategoriako igerilaririk hoberenetariko bat izan da. Ekaina amaieran Azpeitian jokatu zen Gipuzkoako txapelketan esaterako, hiru domina eskuratu zituen: urrea 100 bizkarrean, zilarra 50ean eta brontzea 200ean. Duela aste batzuk Irunen jokatu zen Euskadiko txapelketan ostera, 200 metro bizkarrean urrezkoa irabazi zuen eta 100 bizkarrean berriz, zilarrezkoa poltsikoratu zuen.

 

Bestelakoan, Redinen urteko markak hauetxek izan dira. 1:07:85 (100 bizkarrean) eta 2:28:73 (200ean). Marka horiek 25 metroko igerilekuan egin ditu eta Espainiako txapelketak 50ekoan lehiatuko direla kontutan hartuz, denborak, distantzia berri horretara egokitu beharko dira, noski. Ez baita berdina 25 edo 50 metroko igerileku batean lehiatzea.

 

Denboraldi amaiera

Infantil mailako Espainiako txapelketa honekin, amaitutzat emango du aurtengo denboraldia Aloña Mendiko igeriketa sailak. Beste behin, emaitza nahiko esanguratsuak lortu ditu Gipuzkoa eta Euskal Heri mailan eta entrenamendu baldintza desegokiak ikusita, aipagarria da hiru igerilari Espainiako txapelketa baterako sailkatu izana. Zorionak bada, taldekide guztioi!

Gaur egingo du debuta Espainiako txapelketan Ainhoa Redinek.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.