Txirrindularitza

Txirrindularitza
2016-07-24 16:28:39
UZTAILAREN 29A BAINO LEHEN EGIN BEHAR DIRA ESKAERAK
50. urteurreneko arropa berria zikloturistentzat

Aloña Mendiko txirrindularitza sailak 50 urte betetzen dituen honetan, zikloturista eta bazkideentzako jantziak atera ditu. Interesa duen orok, uztailaren 29a baino lehen egin beharko du eskaria emailez edo saileko arduradunekin harremanetan jarrita.

 

Txirrindularitza sailaren 50. urteurrena aprobetxatuz, Aloña Mendiko ziklismo sailak zikloturista eta bazkideentzat bizikletan ibiltzeko arropa berezi bat aterako du. Spiuk etxeko kalitate goreneko arropak dira, kadete eta jubenil mailako txirrindulariek erabiltzen dutena. Diseinuari dagokionean, taldeko kolore gorria da nagusi mailotean eta armarriaz gain, Aloña Mendi izena tamaina handian kokatu dute sabel aldean, eta baita, bizkarrean ere. Kulotea beltza izango da eta azpikaldean marra gorri bat eramango du. Klubeko izenaz eta kasu konkretu honetan, herriarena (Oñati) ere txertatu diote ipurdi gainean.

 

Eskaerak uztailaren 29a baino lehen

Urteurreneko arropa berezi hauek saileko bazkide, eta orokorrean zikloturista guztiek eskuratu ahal izango dute. Horretarako baina, uztailaren 29a baino lehen egin behar dira eskaerak emailez (alonaziklo@gmail.com) helbide elektronikora idatziz edo 635 728 387 telefonora deituz.

 

Prezioak hauek dira: Mailot manga motza (47€), mailot manga luzea (68€), kulote motza (63€), kulote luzea (75€), txaketa termikoa (108€), txalekoa (65€) eta euritarakoa (85€).

Arropa berriak itxura hau izango du. Irudiak: Spiuk.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.