Igeriketa

Igeriketa
2016-07-20 11:45:49
50 LIBREETAN MARKA PERTSONALAK EGIN ZITUZTEN DIAZ ETA UGARTEK
Lan duina egin dute Aloñako igerilariak, Espainiako txapelketan

Lan duina egin dute Aloña Mendiko igerilariek, Las Palmasen jokatu diren Espainiako junior eta absoluto mailako txapelketan. Lau proba lehiatu zituzten eta horietako bitan (50 libreetan) marka pertsonala hobetu zuten bi igerilariek. Helburuak beteta, oporretan dira dagoeneko Oñatiko bi igerilari gazteak.

 

Pasaden asteazkenetik igandera bitartean, junior eta absoluto mailako igeriketa txapelketak jokatu dira Las Palmasen. Estatuko igerilari onenen bilgune izan da “José Feo Perdomo Metropole" izeneko igerilekua eta orokorrean, maila handiko txapelketa ikusi dutela esan digute Oñatiko ordezkariek. 

 

Diaz eta Ugartek egindako lana «txukuna» izan dela aitortu digu Xabier Infante entrenatzaileak. Hala ere, lehiatu dituzten proba guztietan, azken metroetan «zertxobait falta izan zaiela» gaineratu digu teknikari oñatiarrak. Dena den, zegoen maila ikusirik, eta 50 metroko kanpoko igerileku batean aritzeak dituen zailtasunak kontutaz hartuz, balorazioa «baikorra» dela esan digu.

 

4 proba eta 2 marka pertsonal bat

Dominetatik urruti eta finaletatik kanpo gelditu arren, Nerea Diaz eta Eric Ugartek lan duina egin dute udako Espainiako txapelketan. Guztira lau probetan aritu dira eta Ugarteren kasuan, igerileku luzean, urteko marka pertsonala ezarri zuen lehiatu zen proba bakarrean.

 

Ondorengo zerrendan, igerilari bakoitzaren markak ikusi ahal izango dituzue. Parentesi (*) barruan dauden denborak, aurretik zituzten marka pertsonalak dira:

 

Nerea Diaz:


50 libre: 00:28:50 (*28:56)


100 bizkar: 1:09:46 (*1:08:56)


200 bizkar: 2:31:75 (*2:28:73)

 

Eric Ugarte:


50 libre: 00:25:15 (*25:35)


Gordoa bigarren Ondarruko trabesian

Igeriketa kontuekin jarraituz, Xabier Gordoa oñatiarra itsas-zeharkaldietako podium batetan ikusi dugu beste behin, asteburu honetan. Txantxikuarra bigarrena izan zen larunbatean Ondarrun lehiatu zen trabesian. 1.600 metroko luzeera zuen ibilbideak eta oñatiarra beste hiru igerilarirekin batera, hasieratik nabarmendu zen lasterketa buruan.

 

Helmugan laugarrena izan bazen ere, aurreneko bi postuetan iritsi ziren igerilariak kanporatuak izan ziren, ibilbidearen zati bat nahigabe moztu egin zutelako. Hori horrela, probako garailea Jorge Bedia (22:02:23) izan zen eta Gordoak, irabazleak baino hogehitahamaika segundu gehiago behar izan zituen helmugan (22:33:64).

 

Ondarrukoa, denboraldiko hirugarren podiuma izan da Oñatiko igerilariarentzat. Aurrez Lekeition garaipena lortu zuen eta asteburu berean, Deban jokatu zen itsas-zeharkaldian, hirugarrena izan zen Gordoa.

Ugarte eta Diaz Las Palmaseko igerilekuan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.