Besteak

Besteak
2016-07-15 11:21:42
PATIN EGUNA (GOIZEZ) ETA KANTOIKRIT LASTERKETA (22:00) EGINGO DIRA BIHAR
Gurpil gainean dator asteburua Oñatira

Gurpil gainean dator uztaileko hirugarren asteburua Oñatira. Arraroa bada ere, pasaden asteburuan ez zen kirol ekitaldirik egon herrian eta atseden horren ostean, ekintzaz beterik dator oraingoa. Asteburuko kirol karteldegian gehien nabarmentzen direnak, goizean zehar egingo den Patin Eguna, eta gaueko (22:00) Kantoikrit lasterketa dira.

 

Azken bi urteetako arrakastaren ondoren, Tatarraz patin elkarteak gertu dauka III. Patin eguna. Bihar bertan, goizean goiz hasita, adin guztietako patinatzaileen beharrak asetzeko, goiz osorako ekintzak iragarri dituzte. Beroketa gidatua, irteerak, jolasak, txapelketak, zozketak...ikusi ahal dira aurtengoan atondu duten egitarau oparoan.

 

Goizeko 09:45 hasiko da eguna. Plazan bertan gidatutako beroketa batek zabalduko du egitaraua eta hortik aurrera, ume, gazte, zein helduentzako ekintzak egongo dira. 10:30 bi irteera egingo dituzte: hasiberrientzat herritik Madalenarako joan etorria (5 km.) eta trebetasun gehiago dutenentzat (15km.), San Prudentziora artekoa. Guzti horietan parte hartzeko ez da baldintza berezirik eskatzen. Patinak eta kaskoa eramatea izango da baldintza bakarra.

 

Ordu berean, haur hezkuntzako 5. mailatik aurrerako gaztetxoentzat patin jolasak egingo dituzte plazan eta 12:30etan egingo den hockey txapelketa herrikoak eta slalomak, itxiko du egitaraua. Eguerdiko ordu horietan pintxo jana ere eskainiko dute parte hartzaile guztientzat. Goiz osoan zehar elkarteko bazkide egiteko aukera egongo da.

 

Gauean Kantoikrit

Gaueko 22:00etan hasita, Kantoikrit kriteriumaz gozatzeko aukera izango dugu. Pinoi finkodun bizikleten lasterketa ikusgarriak, bostgarren ekitaldia beteko du asteburuan eta ohi bezala, herriguneko kaleetan zehar jokatuko da.

 

Aurten baina, aldaketa batzuk daude zirkuitoan. Atzeko Kale itxita dagoenez, plazan abiatu eta Lope Agirre kalean gora joango dira txirrindulariak, ezkerrera biratu eta Portu Kalean behera etortzeko. Gero, San Anton kalean barrena, Ona taberna arteko adokin gunea zeharkatu ondoren, Aita Madina kalean ezkerrera biratuko dute, eta Unibertsitate etorbidean behera joango dira kuarteleko errotondoraino, eta buelta plazara. Guztira 18 itzuli eman beharko dizkiote 1,4km.-ko zirkuitoari.

 

Izen emateak gaur gauean (22:00) itxiko dira eta uneotan, 40 ziklistatik gorako tropela ikusiko dugula aurreratu daiteke. Gehienak euskaldunak edota estatuko puntu ezberdinetatik etorriko dira. Hala ere, Bartzelonan bizi den Brasildar bat ere izango da biharko kriteriumian. Oñatiarren artean, momentuz 5 ordezkari izango dira biharko irteera lerroan (Danel Gereta, Mikel Olalde, Iker Arkauz, Iñigo Mugarza eta Iñaki Madinabeitia). Gaueko 22:00etan  hasiko da lasterketa, baina orduerdi lehenago hasiko dira txirrindulariak berotzen. Antolatzaileek ibilbidean zehar kontuz ibiltzeko gomendioa egiten dute.

Ivan Morente, iazko txapelduna. Argazkia: www.fotorunners.es

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.