Igeriketa

Igeriketa
2016-07-14 09:00:44
ATZO HASI ZEN TXAPELKETA LAS PALMASEN
Nerea Diaz eta Eric Ugarte Espainiako txapelketan lehiatzeko prest

Atzo hasi eta igandera bitartean, junior eta absoluto mailako Espainiako igeriketa txapelketak ari dira lehiatzen Las Palmasen. Iaz bezalaxe, Aloña Mendiko igeriketa sailak bi ordezkari izango ditu estatuko lehiaketarik garrantzitsuenean. Nerea Diaz eta Eric Ugartek, lau proba ezberdinetan parte hartuko dute. Kanariar Uharteetara joan aurretik baina, OK Magazinearekin hitz egin dute bi igerilariek.

 

Ostiraletik Las Palmasen dira Aloña Mendiko igerilariak. Azken egunotan Kanariar Uharteetako klima eta igerilekura egokitzen ibili ostean, gaurtik aurrera, txapelketan murgilduko dira Aloña Mendiko bi igerilari gazteak.

 

Diazentzat Espainiako txapelketa batean lehiatzen den laugarren aldia izango da, eta Ugarteren kasuan, bigarrena izango da Las Palmasekoa. Hasiera batean txartela "erraz" lortu dutela ematen badu ere, urtea gogorra eta gora-beheratsua izan dela onartu digute.

 

Guztira lau probetan parte hartuko dute Aloña Mendiko ordezkariek. Diazek, 50 libre eta 100-200 bizkar probetan parte hartuko du eta Ugarte 50 librean soilik arituko da. Txapelketan estreinatuko den lehena, Eric izango da. Gaur 10:00etan egingo baitu 50 libreen lasterketa. Hamahiru minutu geroago, Nerea Diazek proba berbera osatu beharko du. Azken honek, atseden hartzeko astirik gabe, 11:14an 100 bizkar erakoan parte hartuko du.

 

Biharkoak amaituta Ugartek amaitutzat emango du denboraldia (finalera sailkatzen ez bada, noski) baina Diazek, larunbat goizera arte kontzentratuta jarraitu beharko du. Izan ere, 10:46ean 200 bizkar erakoa izango da bere azken proba.

 

Markak hobetzea helburu

Bi igerilariak helburu garbi batekin joan ziren Las Palmasera. «Urtea ondo amaitu nahi dugu eta posible den heinean, gure marka pertsonalak hobetzea izango da helburua» onartu digute. Final baterako sailkapena lortzea edota domina bat irabaztea, «oso zaila edo ia ezinezkoa» dela adierazi dute txantxikuarrek.

 

Denboraldiaren balantzea eta txapelketan izango dituzten helburuak zeintzuk izango diren azaltzeaz gain, datorren urtera begira oso bestelako asmoak azaldu dituzte Diaz eta Ugartek. Hemen daukazue ostegun eguerdian, Oñatin egin zuten azken lan saioaren ostean, bi igerilariekin egindako elkarrizketa:

 

Gaur estreinatuko dira Ugarte eta Diaz, Espainiako txapelketan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.