Atletismoa

Atletismoa
2013-05-29 11:22:03
Txekian beterano mailako europako txapelketan lortu du balentria
Marisol Ramos Europako Txapeldun maratoi erdian

Pasa berri den asteburua, bikaina izan da Aloña Mendiko atletismo sailarentzat. Lehenik eta behin, esan Txekian, maratoi erdi eta 10 km martxako Europako Txapelketak ospatu zirela. Bertan taldeko bi ordezkari izan ziren; Marisol Ramos eta Juan Carlos Ugarte. Biek ere oso emaitza onak lortu dituzte. Marisolek urrezko domina lortu zuen maratoi erdian W50 mailan (1:26:33) eta Juan Carlosek berriz, zortzigarren postua lortu zuen martxan, M55 mailan (58:01).

 

Bestalde, Corrales de Buelnan (Santander) atletismoko meeting bat ospatu da asteburuan eta bertan ere izan da herriko ordezkaririk. 3000 m-ko lasterketan Yeray Varela (8:23) eta Andoni Correas (9:13) izan genituen. 1500 m-tan berriz Sergio Garcia (3:58) eta Unai Hernandez (4:05) izan ziren Aloña Mendiko ordezkariak. Aipatzekoa da lau atletek beraien marka pertsonalak hobetu zituztela, sasoi puntu oso onean jarraitzen dutela berretsiz.

Marisol Ramos, artxiboko argazki batean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.