Saskibaloia

Saskibaloia
2013-05-26 00:22:23
39 minutuetan markagailuan aurretik joan da taldea
Luzapeneko azken segunduan galdu du Natrak (80-81)

Atzoko kolpearen ondoren, erabat kontzentratuta irten da taldea, asteburuko bigarren partidura. Horixe da hain zuzen ere, Blanco entrenatzaileak hasieran agindu diena. Partidu hasierek asko markatzen dute eta zorionez, gaurkoan Natrak oso ondo hasi du lehia. Defentsa oso gogorra eginaz, errebotea kontrolatuz eta horrek sekulako konfidantza ematen zion erasora irtetzeko. Hori horrela, bostgarren minuturarte lehia nahiko berdinduta joan den arren (11-7), hortik Aurrera kataluniarrak oñatiarren menpe izan dira momentu oro. Joko azkarra eta saskiratze errazak eginaz, 22-7 amaitu da lehen laurdena.

 

Aurkezpenean

 

Beherakada bigarrenean

Bigarren laurdenaren hasiera oso txarra izan da Natrarentzat.Hartutako abantailak ihes egin baitio minutu gutxitan. Erasoan, ezinean eta bereziki errebotean galduta egon ostean, Aracena zazpi puntutara hurbildu da 4:20 falta zirenean. Oñatiarren momenturik txarrenak izan dira eta aurkaria hiru puntutara hurbildu den arren, azken bi minutuak oso onak izan dira eta Ander Garcia eta Josean Cavadak egindako saskiratzeei esker, 38-30 amaitu da laurdena. Kataluniarren partziala 16-23koa izan da laurden honetan

 

Atsedenaldi ostean, lehen minutuak saskiratzeak txandakatu dituzten arren, minutuak aurrera egin ahala, kataluniarrak nagusitzen hasi dira. Kantxa osoko presioa eginaz, Aloñak arazo ugari izan ditu baloia mugitzeko. Horri kataluniarren jaurtiketako portzentaia ona gehitu behar zaio. Zoritxarrez berriz ere asko hurbildu dira markagailuan (49-47) hiru minutun faltan. Aipatu beharra dago, laurden honen hasieran Xabok hirugarren falta egin duela eta horrek errebotea galtzerakoan eragin handia izan du. Azken minutu eta erdian Gorka Kintana atera du entrenatzaileak eta Arrasateko hegalekoak 5 puntu segidan sartu ditu berriz ere 6 puntuko abantaila eman diolarik taldeari laurdenaren amaieran (56-50).

 

Eneko

 

Bi defensa gogor eginaz hasi du laurdena Natrak. Ondo zentratuta eta eraso landuak eginez. Esan beharra dago, hamar puntuko tartea zabaldu duela berriz 7 minuturen faltan. Gorka Kintanaren minutuak izan dira. Erasoan sekulako saskiratzeak egin ditu, eta pena 4 minutu faltan, bostgarren falta egin duela. Hortik aurrera asko kosta zaie oñatiarrei saskiratze errazak lortzea eta 2 minuturen faltan, 4 puntutara hurbildu da Aracena (71-67). 44 segunduren faltan Cavadak bostgarrena egin du eta markagailua berdindu dute kataluniarrek (71-71). Partidua orekatzea lortu duten lehen aldia izan, da aurreko 39 minutuetan Natra beti aurretik joan baita markagailuan. Azken segundu hauetan, talde bakoitzak eraso bat egiteko aukera izan du baina ez dute asmatu eta luzapenera joan da lehia.

 

Barruko erreferente gabe

Taldeko jokalari garrrantzitsuenak (Kintana, Xabo eta Cavada) bost faltekin kalean zeuden luzapena hasi denerako. Hauei De la Iglesia zumarragarra gehitu zaie 2 minuturen faltan eta barruko erreferentzia gabe gelditu da taldea, azken bi minutuak jokatzeko. Eta hortik etorri da kataluniarren erasoa. Barneko jokoan oinarritzen zituzten beraien erasoak. Hala ere, sekulako kasta eta adorearekin, 1:49 faltan 77-77 berdindu du taldeak markagailua. Barruko erreferentzia gabe baina, ordurarte minuturik jokatu gabe zeuden Odriozola eta Biainek lan bikaina egin dute. Hortik aurrera, azken 30 segunduetan partida berdindu edo puntu bat aurretik jartzeko abagunea izan du Natrak eta Gamarraren hiruko batek 80-79 aurretik jarri du taldea 23´´faltan. Jokaldi bakarra gelditzen zen. Kataluniarren antolatzaileak barneraketa egin du, Biainek txapela jarri dio, errebotea berriz ere hartu eta taldekide bati uztai azpian emandako asistentzia baliatu dute saskiratzea egin eta partidua puntu bakarragaitik irabazteko (80-81).

 

Jokuan

 

Epaileen lana zalantzan

Amaierako emaitzan eragin zuzenik izan ez duen arren, partido amaieran Blanco entrenatzailea epaileengana joan da zuzenean. Ezin zuen sinetsi, gaurkoan erakutsi duten kriterio ezberdina. Partido lehiatu eta borrokatua izan da eta Natrak lau jokalari (Kintana, Xabo, Cavada eta De la Iglesia) faltengaitik galdu dituen bitartean, kataluniarrek ez dute bakar bat ere egotzi. Aracenako taldeak, oñatiarrek baino 25 jaurtiketa libre gehiago izan ditu partiduan. Epaileen lana zalantzan jartzeko datu nahiko esanguratsuak dira. Hala ere, momentuko beroaldia izan dela aitortu digu Blancok eta horrekin baino jokalariek atzoko kolpearen ondoren erreakzionatzeko erakutsi duten gaitasunarekin gelditzen dela argitu du. Bihar (12:00) dagoeneko ez du ezer jokoan izango, hala ere, garaipen batekin agurtu nahiko dute denboraldia.

 

Partiduko estatistika guztiak hemen.

 

Amaieran

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.