Saskibaloia

Saskibaloia
2013-05-24 20:52:27
Natrak ezin izan du Madrildarren erritmoa eta errebotea kontrolatu
Porrota igoera faseko lehen partiduan (75-58)

De la Iglesiaren hiruko saskiratze batek zabaldu partidua. Hasiera bikaina igoera fasea ondo asteko. Hala ere, zoritxarrez partiduko lehen minutuetan amaitu dira oñatiarren esperantza guztiak. Laurdenak aurrera egin ahala madrildarren intentsitatea eta errebote ezin izan dute kontrolatu eta ia 5 minutu saskiratzerik lortu gabe egon da taldea. Madrildarrak pixkanaka pixkanaka abantaila hartzen hasi dira eta oso joko azkarra eta erosoa eginez, 5-13 jarri dira aurretik partiduko lehen bost minutuak jokatu direnean. Aloñak arazo ugari izan ditu beraien errebotea -bereziki erasokoa- kontrolatzeko eta arauzko hamar minutuak bukatuta, 21-12 adierzten zuen markagailuak.

 

Taldea bateratuta

 

Bigarren laurdena ere bide berdinetik joan da. Beraiek intentsitate berbera mantendu dute eta 7 minutu faltan lehen aldiz partiduan 10 puntuko abantaila hartu dute. Hortik aurrera aldaketa handirik ez, Natrak ezinean jarraitzen zuen. Errebotea kontrolatu ezinik ( 9 errebote gehiago hartu dituzte atsenaldi aurretik -7 erasoan-). Aipatu beharra dago Josean Cavadak atsedenaldira iritsi baino minutu bat lehenago 3. falta pertsonala egin duela eta erabat baldintzatuta gelditu da oñatiarren barruko jokoa. Esan, epaileek emaitzan inungo eraginik izan ez duten arren, bereziki partidako lehen 20 minutuetan erabakiak hartzerako orduan, kriterio ezberdina erabili dutela bi aldeetan. Atsedenaldira partidua erabat hautsita iritsi da (41-23).

 

Hutsartean

 

Erreakzio txikia

Atsedenaldiaren ostean, zertxobait hobeto irten da taldea. 0-5 partziala egin du Kintanaren hiruko bati esker eta  42-30 hurbildu dira markagailuan. Hala ere, madrildarrak gogor jarraitu dute eta kantxa osoko presioa eginez, 6 minutu faltan 46-30 adierazten zuen markagailuak. Mariano de Pablosek momentu oro errotazio asko egin du, batez ere kanpoko jokalariekin eta horrek minutu guztietan oso intentsitate handian jokatzeko aukera eman dio taldeari. 4:30 faltan, Blanco entrenatzaileari falta tekniko bat adierazi diote eta berriz ere abantaila hartu du Estudiantesek (50-32). Hala ere oñatiarrek ez zuten amore eman nahi eta hiruko eta barneratze bati esker, 5-0 partzialarekin markagailuan gehiago hurbildu dira. Ondoren Mariano De Pablosek hutsartea eskatu du, Natraren erreakzioa gelditu nahian.

 

Fisioa lanean Asierrekin

 

De la Iglesiak egindako hiruko jaurtiketa batek 14 puntutara hurbildu du taldea laurdena amaitzeko 2 minutu luze falta zirenean. Hauek izan dira oñatiarren momenturik onenak. Defentsan intentsitate handiz estutu dituzte aurkariak eta Kintanak hiruko jaurtiketa bat hutsegin du taldea hamar puntura hurbiltzeko aukera galduz. Taldearen laurden onena izan den arren, azken bi defentsak gaindituz 15 puntutako abantailarekin amaitu da laurdena (56-41)

 

Biharkoan pentsatzen

Partida irabaztea oso zaila izango zela jakinda, abantaila ahalik eta gehien murriztea izan da taldeak azken laurdenean zeukan helburua. Hala ere, oso zaila izan da jokalariak oso ikututa zeudelako. Asier eta Josean errenka, Xabo lau faltarekin, Ander desagertuta... saiatu da taldea baina oso oso justu iritsi dira amaierara. Azkenean, De Pablosek jokalariak aldatu dituen arren abantaila mantentzeko kapaz izan dira eta merezitako garaipena lortu dute igoera faseko lehen partiduan (75-58).

 

Dena den gogoratu beharra dago, hau hasi besterik ez dela egin. Beste bi partidu gogor gelditzen dira, eta Natra biak irabazteko gai bada, aukera asko izango ditu igoera lortzeko.

 

Ander saskiratzen

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.