Besteak

Besteak
2016-05-24 11:01:24
48 PARTEHARTZAILE IZAN ZIREN PROBAN
Julen Markez eta Beñat Landa nagusi, VII. Goitibehera txapelketan

Arrakasta handiz ospatu zen beste urtebetez igande arratsaldean, Errekalde auzoan antolatu zuten goitibehera txapelketa. Udana Motor taldearen eskutik, aurtengoa dagoeneko zazpigarren edizioa izan da. Guztira 48 partehartzaile bildu ziren ekitaldira eta azkarrenak, Julen Markez eta Beñat Landa izan ziren.

 

Adin ezberdinetako partehartzaileak elkartu zituen igandeko proba ikusgarriak. Gaztetxoak zein helduak izan ziren Goitibehera gidatzen, eta guztiek gozatu zuten Larraingaineko irteera puntutik Moiua kalerako ibilbide aldapatsuaz. 900 metroko zirkuitua zen eta entrenamenduko saioaz gain, bi manga ofizial osatu behar izan zuten pilotuek. Parte hartzea handia eta ikusle kopurua ere, tamainakoa izan zen. Bidea bustita eta arriskutsu egon bazen ere, zaleek asko gozatu zuten.

 

Kirol arloan, Julen Markez eta Beñat Landa izan ziren onenak Neumatiken kategorian. Errodamentuetan Aitor Aransolo eta Itai Maruri, Arinetan Iker Arizti eta Drift Trikean Aritz Etxaberentzat izan zen garaipena. Emakumezkorik onena Laura Triguero izan zen onena (7. arinetan). Danel Gereta oñatiarrak Jon Madina lagun zuela, hirugarren postua eskuratu zuen neumatika kategorian. Azkenik aipatu, beste urtebetez oñatiarren parte-hartzea ere nabarmena izan zela.

 

Sailkapen ofizialak [hemen].


Igandeko lehiakideak maldan behera. Argazkia: www.rallyak.eus

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.