Atletismoa

Atletismoa
2016-05-24 09:50:56
ASTEBURUAN TUDELA DE DUEROKO LASTERKETA IRABAZI DU
Sergio Garcia korrikalaria, denboraldiko momentu onenean

Sergio Garcia korrikalaria, denboraldiko momenturik onenean dago. Azken urteetan izan dituen gora-beherak ahaztu, eta bere sasoi puntu onenera iristen ari da oñatiarra. Azken hamabost egunetan bi garaipen lortu ditu. Pasaden astean Otala Zelain eta igande goizean, Tudela de Dueron.

 

Tudela de Dueroko (Valladolid) herriak "Carrera del Esparrago" izeneko lasterketaren laugarren ekitaldia hartu zuen igande goizean. Giro bikaina lagun zutela, jendetza elkartu zen antolakuntzak atonduriko 8 kilometroko ibilbide herrikoia osatzera. Batzuk lasterketa amaitzeko asmotan abiatu ziren; beste batzuk marka pertsonala hobetzera eta gutxi batzuk, proba irabazteko asmotan kokatu ziren irteera lerroan. Horien artean zegoen Sergio Garcia Aloña Mendiko korrikalari oñatiarra. Garcia denboraldi oso erregularra osatzen ari da eta iaz izandako arazoak ahaztu, eta bere sasoi puntu onenera gerturatzen hasia da.

 

Denboraldiko hirugarren garaipena izan da asteburukoa Garciarentzat. Apirilean, Hoznayoko lasterketa irabazi zuen eta pasaden astean berriz ere onena izan zen, Otala Zelain. Igandean berriz ere bere kalitate eta abiadura puntua agerian utzi zuen Aloña Mendiko ordezkariak 8 kilometroko ibilbidean 43 segundu atera baitzizkion bigarren sailkatuari. Garciak 25:55:03 osatu zuen ibilbidea, bigarrena Jorge Turrado (26:38:87) izan zen eta hirugarren postua azkenik Roberto Baz-ek (28:24:19) eskuratu zuen.

 

Sailkapen ofizialak [hemen].

Sergio Garcia Valladolideko podiumean. Argazkia: Jesus Maria Gomez Martin

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.