Triatloia

Triatloia
2016-05-23 12:01:51
IAZ GARAIPENA LORTU ZUEN PROBA HONETAN OÑATIARRAK
Argider Isasti bigarren Soplaomaneko triatloian

Argider Isasti oñatiarrak ezin izan du iazko garaipena berretsi Soplaomaneko triatloian. Triatleta txantxikuarrak lan bikaina egin zuen proba guztian zehar, baina azkenean, Tino Zaballa txirrindulari ohia izan erronka gogor honetako gizonik indartsuena. Isasti garaipenetik hamar minutu eskasera gelditu zen.

 

Asteburuan "Los 10.000 del Soplao" izeneko kirol erronka ikusgarria jokatu da Cabezon de la Sal herrian. Kirolari adoretsuenen esku dagoen erronka izan da. Izan ere, lasterketa ugari zeuden bertan; zein baino zein ikusgarriagoa. Eta horien artean probarik gogorrenean -Soplaoman triatloian-, Argider Isasti oñatiarra bigarren postuan helmugaratu zen.

 

Kantabriako infernuan sartzeko ausardia izan zuten triatletek, lehenik ur irekietan 10 kilometro igeri behar izan zituzten; ondoren, 75 kilometro korrika gauez eta azkenburu bezala, 110 kilometro mendiko bizikletan. Horixe izan zen, hain zuzen ere, SoplaoMan triatloiaren hirugarren edizioan izena eman zuten kirolariek, osatu behar izan zuten erronka.

 

Guztien artean onena Tino Zaballa txirrindulari profesional ohia izan zen. Kantabriarrak 18:49:22 osatu zuen ibilbidea. Isastik gertu izan zuen iazko garaipena baina azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Oñatiarrak irabazleak baino ia hamar minutu gehiago behar izan zituen helmugan (19:08:51). Podiumeko hirugarren koskan izan zen Jesús Manuel Gómez berriz, lehen bi sailkatuetatik bi ordu pasatxora iritsi zen helmugara (21:16:25). 

Argider Isasti, SoplaoMan-eko helmugara iritsi berritan. Argazkiak: Argider Isasti.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.