Pilota

Pilota
2016-05-23 11:32:23
ITZULERAKO PARTIDUAK OSTIRALEAN JOKATUKO DIRA ZUBIKOAN
1-2 aurreratu da Oñati, Tolosaren aurkako kanporaketan

Oñatiko ordezkariak lan bikaina egiten ari dira Herrien Arteko pilota txapelketan. Final hamaseirenetan Zumarraga kanporatu ostean, ostiral iluntzean hasi zuten final zortzirenetako kanporaketa Tolosan eta kadete eta gazte mailako partidak irabazi ostean, aurrea hartu dute txantxikuarrek kanporaketan. Itzulerakoak ostiralean jokatuko dira Zubikoa kiroldegian.

 

Kanporaketa borrokatzeko asmoz joan ziren ostiralean Aloña Mendiko pilotariak Tolosara. Kadete eta gazte mailako partidetan ikusten zuten txantxikuarrek kanporaketan aurrera egiteko gakoa eta bi bikoteek ez zuten hutsik egin Beotibarren jokaturiko lehia ikusgarrietan.

 

Iñigo Perez eta Markel Gartziak 22-18 irabazi zuten kadete mailako neurketa eta gazteetan Ander Biain eta Aitor Otamendik ere ondo izerditu behar izan zuten tolosarrak 22-19 menperatzeko. Senior mailan ostera, Sergio Uriarte eta Andoni Azkaratek ezin izan zuten ezer egin 22-8 galdu baitzuten.

 

Joanekoan abantaila hartu ostean, kanporaketa oso parekatua ikusten dute Aloña Mendiko ordezkariek. Zumarragaren aurkako lehen kanporaketa pasa ostean, helburua ondo baino hobeto betea dauka Oñatik, baina Tolosarren aurkako emaitza aldeko den honetan, final laurdenetara sailkatzeko ametsa, egi bihurtu nahi dute ostiralean etxeko zaleen aurrean.

Oñatiko pilotari eta zaletuak Beotibarreko pilotalekuan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.