Futbola

Futbola
2016-05-20 12:13:08
ENTRENATZAILE IDIAZABALDARREN AGURREKO PARTIDA IZANGO DA IGANDEKOA
Igor Serrano: «Oso eskertuta noa. Aloña klub bat baino gehiago izan da niretzat»

Ohorezko Erregional mailako taldeak igandean amaituko du aurtengo denboraldia. Mutriku hartuko du Aloñak Azkoagainen (16:30) eta taldeko hainbat ordezkarirentzat, agurreko partidua izango da. Azken bi urteetan entrenatzaile izan den Igor Serranok esaterako, taldea uzteko erabakia hartu baitu. Oñati Irratian erabakiaren berri eman zuen atzo eguerdian eta bide batez, zaleengatik agurtzeko aprobetxatu zuen teknikari idiazabaldarrak.

 

Berezia izango da igandeko partidua Azkoagainen. Denboraldiko azken neurketa izanik, taldeak ikasturtea agurtuko du eta era berean, hainbat ordezkariren azken partidua ere izango da. Igor Serrano idiazabaldarrak adibidez, Ohorezko Erregional Mailako taldea zuzentzen bi urte eman ondoren, kluba uzteko erabakia hartu baitu. Duela hilabete pasatxo jakinarazi zion zuzendaritzari erabakia, eta taldekideekin hitz egin ostean, atzo zabaldu zen publikoki albistea Oñati Irratian. «Oso eskertuta noa Oñatitik. Aloña klub bat baino gehiago izan da niretzat» zioen.

 

Estreineko denboraldia ez zen batere erraza izan Serranorentzat baina aurten, aurreikuspen guztiak hautsi ditu. Iaz 41 punturekin amaitu zuen denboraldia talde txantxikuarrak eta azken jardunaldietara arte sufritzea egokitu zitzaien. Aurten ordea, iazko sufrikarioa gozamenera eraldatu da. Taldea oso erregularra izan da urte guztian zehar eta 52 punturekin, duela bi denboraldi Azkargortaren taldeak lortu zituen 55 puntutara iritsi daiteke igandean garaipena lortzen badu.

 

Horrek gainera bostgarren postua emango lioke taldeari eta helburu hori begiz jota dutela jakinarazi zuen Serranok irratian: «Garaipen bat eskaini nahi diegu zaletuei. Horrek gainera bostgarren postua emango liguke eta lehen itzuliko puntuaketa ere hobetu egingo genuke. Denboraldia amaitzeko helburu oso politak dira» zioen.

 

Bestelakoan bi urteotako balantze orokor bat egin zuen Serranok atzoko elkarrizketan. Urte oso aberasgarriak izan direla onartuta, kirol arloan ez ezik, arlo pertsonalean ere asko ikasi duela adierazi zuen. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

 

Beste agur batzuk

Entrenatzailearekin batera, beste hiru jokalarik ere beraien kirol ibilbidea amaitutzat emango dute igande arratsaldean. Endika Ruiz, Mikel Urkia eta Asier Ugartek hainbat denboraldi eman dituzte lehen taldean eta asteburukoa, Aloña Mendirekin jokatzen duten azken partidua izango da.

Igandean agurtuko da Serrano Aloñako entrenatzaile bezala.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.