Mendia

Mendia
2016-05-18 13:42:09
25 URTE BETE DITU ASTEBURUAN TXANTXIKU MENDIGOIZALEEN ABENTURAK
Oñati-Lizarra trabesiak mende laurden bete du

Oñati eta Lizarra arteko mendi zeharkaldiak mende laurden bete du. Larunbatean osatu zuten aurtengo edizioa eta urte hauetan zehar belaunaldiak aldatzen joan badira ere, ibilaldi honek osasuntsu jarraitzen du. Aurtengo trabesiak 60 lagun elkartu zituen eta horietako 14k, bide osoa egin zuten. 

 

Herriko mendizale talde batek 25 urte darama Oñati eta Lizarra arteko trabesia egiten. 1991n hasi zen mendi zeharkaldi partikular honen historia eta larunbatean zilarrezko ezteiak bete zituen. Lehen ekitaldi horren aurretik, Jose Antonio Yaniz eta German Losada saiatu ziren Oñati eta Lizarra arteko bidea egiten uztaileko egun bero batean, baina Ancineraino bakarrik iritsi ziren. Hurrengo urtean, Txantxiku Mendigoizaleak taldekoei proposatu zieten plana, eta orduz geroztik urtero egin dute ibilaldia, San Isidro egunaren bueltan.

 

Larunbat goizeko 3etan irten ziren Oñatitik (San Martineko zubitik) eta arratsaleko 7ak aldera iritsi ziren Lizarrara, 65 bat kilometroko ibilbidea osatu ostean. Bide erdia gaindituta, Eulaten bazkaldu, eta bertan autobusa zain zuten mendigoizaleek. Bazkal ostean hasierako taldea ugaritu egin zen, batzuk, bide erdia egiteko asmotan joan baitziren. Aurten gainera, urte berezia izanik, Ganuzara ere joango zen autobusa, eta beste hainbat mendizalek, handik Lizarrarainoko azken tartea (13 km.) egiteko aukera izan zuten. Guztira 60 lagun elkartu ziren 25. urteurrena ospatzera eta Lizarrako polikiroldegian dutxa on bat hartu eta bapo afaldu ostean, gauerdian bueltatu ziren guztiak Oñatira.

 

Perfila

 

Ibilbide planifikatua

65 kilometro inguruko luzeera eta 2000 metrotik gorako desnibel metatua dauka Oñati eta Lizarra bitarteko ibilbideak. Trabesia bi zati nagusitan egiten da. Oñatitik abiatuta, Biozkornia, Urbia, Araia, Ilarduia, Lagaire eta Eulateraino iritsi ziren lehenik. Bertan Alai tabernan bazkaldu eta eguneko bigarren zatiari begira jartzen dira mendigoizaleak.

 

Bigarren zati horretan, Eulatetik abiatu, Ekala, Lokiz, Valdellin, Ganuza eta Zubielki zeharkatu ostean, Lizarrako herrira sartu ziren trenbide zaharreko bidetik. Goizeko ordu txikietan martxan jarritako abenturak arratsaldeko 19:00 aldera izan zuen amaiera. Ordu horren bueltan iritsi baitziren parte-hartzaile gehienak; batzuk zertxobait lehenago eta beste batzuk beranduago.

Oñatiko mendizaleak Paso Valdellín izeneko gunean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.