Txirrindularitza

Txirrindularitza
2016-05-18 10:58:17
INFANTIL MAILAKO LEHEN TALDEAK LORTU ZUEN GARAIKURRA IRUNEN
Bizipoz Aloña Mendi Gipuzkoako azpitxapeldun erlojupekoan

Pasaden larunbatean eskolarte mailako Gipuzkoako erlojupeko txapelketa jokatu zen Irunen. Alebin eta infantil mailetako txapelketa garrantzitsu honetan ere, oñatiarrak protagonista izan ziren. Gizonezkoen infantil mailako taldea, Gipuzkoako azpitxapelduna izan baitzen.

 

Iruneko herriak, Gipuzkoako eskolarte mailako erlojupeko txapelketa hartu zuen larunbatean. C.C. Irunes taldeak antolatuta, Alebin eta infatil mailetako lurraldeko talde onenak elkartu ziren bertan eta Oñatiko ordezkariek maila bikaina eskaini zuten. Emaitzarik esanguratsuena infantil mailan iritsi zen. Bizipoz Aloña Mendiren lehen taldeak Gipuzkoako azpitxapeldun izatea lortu baitzuen. Garaipena Buruntzazpi taldearentzat izan zen (13:15:05). Txantxikuarrak hamahiru segundura gelditu ziren bigarren (13:28:09) eta podiuma Contrucciones Victor Alvaro taldeak (13:28:13) osatu zuen. Aipatu infantil mailan Aloña Mendik bigarren talde bat ere atera zuela eta azken hau 20. postuan helmugaratu zen (16:11:63). Guztira 22 talde lehiatu ziren kategoria honetan.

 

Alebinetan laugarren

Infantil mailan ez ezik, alebin mailan ere izan zuen ordezkaritza Bizipoz Aloña Mendik. Kasu honetan talde mixtoa eratu zuten eta oñatiarrek, laugarren postuan amaitu zuten podiumeko azken koskatik 12 segundutara. Alebin mailan 19 talde aritu ziren Gipuzkoako erlojupeko txapelketan.

 

Txapelketaren bideo erreportaia [hemen].

Gipuzkoako azpitxapelketa eskuratu zuen laukotea. Argazkia: Txirrindularitza saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.