Futbola

Futbola
2016-05-16 13:00:25
LAGUNARTEKO BI PARTIDA JOKATUKO DITUZTE DATOZEN BI ASTEETAN
Andoni Ugarte oñatiarra EEBB-ra eraman du Eusebio Sacristanek

Andoni Ugarte atzelari oñatiarra Estatu Batuetako birara eraman du Errealeko lehen taldeak. Bart gauean abiatu da 21 jokalariz osaturiko espedizioa, eta lehen taldeko jokalariez gain, Sanseko beste hainbat ordezkari ere Eusebio Sacristanen deialdian dira. Datozen egunotan bi lagunarteko jokatuko ditu talde txuri-urdinak bertan.

 

Gaur hasi du Errealak denboraldi amaierako EEBB-ko bira. Taldea atzo gauean atera zen Zubietatik 21 jokalariekin eta goizeko lehen orduan, Frankfurteko aireportura iritsi da. Une honetan hegaldia San Frantziskorako bidean da. Sacristan entrenatzaileak Ameriketako birara eraman dituen jokalarien artean, Andoni Ugarte oñatiarra aurkitzen da. Txantxikuarrak denboraldi bikaina osatu du Sanserekin eta ikasturtean zehar, sarritan izan da lehen taldeko entrenamenduetan. Bi denboraldi daramatza bigarren taldean eta bai iaz eta baita aurten ere, ohikoa izan da hasierako hamaikakoetan.

 

Ligak amaituta, oporretara joan aurretik Estatu Batuetako biran murgilduko da talde txuri-urdina eta Ugarte oñatiarrak, beste esperientzia eder batez gozatzeko aukera izango du. Gogoratu beharra dago, aurredenboraldian Real Unionen kontrako lagunartekoan egin zuela debuta lehen taldearekin.

 

21 jokalariko zerrenda

Bidaiatuko duten jokalarien zerrenda lehen taldeko eta Sanseko hainbat jokalarik osatzen dute: Rulli, Bardají, Zaldua, Elustondo, Odriozola, Mikel, Ugarte, Babic, De la Bella, Yuri, Markel, Illarra, Granero, Pardo, Sanz, Zubeldia, Xabi Prieto, Zurutuza, Capilla, Vela, Bautista.

 

Ausentzien artean, Canales, Agirretxe, Iñigo, Carlos Martíinez, Héctor eta Raúl Navasek Zubietan jarraituko dute bere errekuperazio lan pertsonalizatuarekin. Oier Olazabal, Jonathas, Diego Reyes, Bruma eta Mikel Oyarzabal ere ez dira joango.

 

Telebista bidez ikusteko

Erreal zaleek gertutik jarrai ahal izango dute Estatu Batuetako bira. beIN SPORTS eta LaLigaren Youtube kanal ofizialak zuzenean emango dute txuri-urdinen lehen partida San Jose Earthquakes taldearen aurka. Bi kanalek Houston Dynamoren aurkakoa ere eskeiniko dute, LaLigak zuzenean eta beIN SPORTS-ek datozen egunean zehaztuko du ordutegia.

 

Maiatzak 18:

San Jose Earthquakes - Real Sociedad, Avaya Stadium

(19:30 bertako ordua, hemen 04:30etan ikusi ahal izango da).

 

Maiatzak 24:

Houston Dynamo - Real Sociedad, BBVA Compass Stadium

(18:15 bertako ordua, hemen 01:15etan ikusi ahal izango da)

Ugarte denboraldiko partida batean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.