Mendia

Mendia
2016-05-05 14:46:23
DENBORALDIKO BIGARREN PODIUMA DA
Iokin Garai bigarren, Runetrail mendi lasterketan

Iokin Garai mendi lasterkari oñatiarrak sasoi puntu bikainean jarraitzen du. Duela aste batzuk Arrasateko mendi lasterketan podiumera igo zela kontatu bagenuen, oraingo honetan denboraldiko bigarren podiuma lortu berri duela azaldu beharra daukagu. Asteburuan Burgosen jokatu zen Runetrail lasterketan bigarren postua eskuratu baitzuen txantxikuarrak.

 

Burgos aldean ibili da asteburuan, Iokin Garai mendi lasterkaria. Denboraldiko helburu potoloak iritsi bitartean, lan saio gogorrak lasterketa ezberdinekin tartekatzen ditu korrikalariak eta larunbat goizean esaterako, kalitate handiko entrenamendua osatu zuen Pedrosa de Valdeporresen. Burgoseko herriak Runelatrail izeneko lasterketa hartu zuen. Egitarauak bi proba iragartzen zituen. 70 kilometroko ultra bat, eta 30 kilometroko trail laburrago bat.

 

Oñatiarra distantzia motzeko lasterketan lehiatu zen eta Manuel Díez Rábago garailearekin lehia polita mantedu zuen probako unea askotan. Maldan gora tartea galtzen zuen txantxikuarrak baina behera, abantaila mozteko gaitasuna zuela erakutsi zuen. Hala ere, azken mendatean ezin izan zuen Díez Rábagorengana iritsi eta azken hau izan zen helmugan azkarrena (2:26:29). Txantxikuarrak bi minutu pasatxo gehiago behar izan zuen (2:28:53) amaieran. Hirugarren postua, Josu Apraizek (2:35:19) osatu zuen.

 

Aurrera begira Zegama Aizkorri lasterketara begira jarriko da Garai. Denboraldiko lehen helburu garrantzitsua izango da oñatiarrarentzat mendi maratoi entzutetsua.



Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da Iokin Garai. Argazkiak: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.