Txirrindularitza

Txirrindularitza
2016-04-24 17:56:54
XABIER BARRENA IZAN ZEN GUZTIETAN AZKARRENA (92KM/H)
Mikel Lizarraldek irabazi du Gold Sprint lehiaketaren hirugarren edizioa

Gold Sprint izeneko egitasmoak hirugarren edizioa bete zuen atzo arratsaldean. Aurreneko bi edizioetan bezala, jende dexente hurbildu zen Gaztelekuko areto nagusira eta lehiakideak aurrekoetan baino gutxiago izan baziren ere, txirrindularienk lehia biziak eskaini zituzten. Izena eman zuten partehartzaile guztien artean indartsuena, Mikel Lizarralde oñatiarra izan zen.

 

Eguraldi iragarpen kaskarren ondorioz, antolakuntzak leku aldaketa egin behar izan zuen azken orduan. Hasiera batean San Antoneko plazatxoan egitekoak baziren ere, azkenean, aurreko bi urteetan bezala Gazteleku barrura eraman zuten arrabol gaineko bizikleten aurrez-aurrekoa. Hala ere, ikusmina handia izan zen beste urtebetez. Gaztelekuko areto nagusian jende dexente bildu baitzen. Parte hartzeari dagokionez, aurreko bi ekitaldietan baino partehartzaile gutxiago izan baziren ere, orotara 10 lehiakide animatu ziren Gold Sprinten hirugarren ekitaldira; guztiak oñatiarrak.

 

10 lehiakideek 500 m.-ko sprint bana egin zuten (bikotekako serieetan), aurrena. Ondoren, guztiak final laudenetara pasa ziren. Denbora onena egin zutenak, okerrenak egin zutenen aurka. Lehen kanporaketa gaindituta, Unai Perosterena eta Xabier Barrenak osatu zuten final aurreko bat eta bestea, Mikel Lizarralde eta Jokin Leibarren artean erabaki zen. Emozioz eta zirraraz beteriko esprint bana egin ostean, Barrena eta Lizarralde izan ziren finalerako txartela eskuratu zuten bi txirrindulariak. 

 

Finalean Lizarralde onena

Final nagusian, 1000 m.-ko sprinta egin behar izan zuten. Xabier Barrena eta Mikel Lizarralde txantxikuarrak aurrez aurre. Garaipena azken momentuan erabaki zen eta bietan azkarrena, Lizarralde izan zen. Garaileak, ekitaldeko garaikurra eta haibat oroigarri eraman zituen.

 

Lehia guztien ostean, hainbat datu adierazgarri kaleratu zituen antolakuntzak. Esaterako, abiadurarik handiena, finalera iritsi zen Xabier Barrenak lortu zuela 92 km/h-ko marka ikusgarriarekin.

Mikel Lizarralde eta Xabier Barrena finalean. Argazkia: www.xrgphoto.com

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.