Txirrindularitza

Txirrindularitza
2016-04-22 16:17:22
GIPUZKOAKO KLASIKA JOKATUKO DA IGANDEAN GUREAN
Gazte mailako estatuko txirrindulari onenak Oñatin

Gipuzkoako Klasika lasterketa entzutetsuak XXII. ekitaldia beteko du igandean. Gazte mailako txirrindularientzako Gipuzkoan jokatzen den probarik garrantzitsuena da, eta aurten Oñatin izango da, Aloña Mendiko txirrindularitza sailaren 50. urteurreneko ekitaldien baitan. Euskadiko taldeez gain, Espainiako selekzio guztiak eta iparraldeko bi taldek parte hartuko dute lasterketan.

 

Goizeko 10:30etan hasiko da lasterketa Unibertsitate etorbidean eta 40 km/o bataz besteko aurreikuspenak betetzen badira, 13:25 aldera amaituko da klasika 117 km.-ko ibilbidea osatu ostean. Osintxura lehenik eta Oñatitik buelta egin ondoren, Bergarara joan-etorri egingo dute txirrindulariek. Oñatiko bigarren igaroaldiaren ostean ordea, San Prudentzion Arrasate eta Aretxabaletara joko dute eta 79. kilometrotik aurrera, ibilbidea dexente gogortuko da. Untzillako mendatea Aretxabaletatik aurrena eta Aramaiotik ondoren igo beharko baitute. Handik Oñatirako bidean, azken kilometroetan Santipillauko malda gogor eta estuak proba erabaki dezake.

 

Ulma-Aloña Mendi taldeko txirrindulariak sasoi betean iritsiko dira. Xabier Murgiondok denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen joan den larunbatean Uzarragako Igoeran, eta biharamunean bigarren sailkatu zen Zarautzen. Taldeka ere, denboraldi bikaina osatzen ari da Aloña Mendi baina ziklisten esanetan igandekoa «beste maila bateko lasterketa» izango da.

 

Protagonistak Oñati Irratian

Ulma-Aloña Mendiko ordezkariak Oñati Irratiko kirol tarte nagusian izan ziren astelehen arratsaldean. Denboraldi hasiera bikain honi buruzko errepaso bat egin ostean, Gipuzkoako Klasikan jokatuko duten paperari buruz ere hitz egin zuten luze-zabal. Kepa Umerez saileko presidentea, Aitor Umerez gazte mailako zuzendaria eta Ekaitz Txintxurreta eta Xabier Murgiondo ziklistak izan ziren gonbidtuak.

 

Saio erdian iazko probako azpitxapelduna izan zen Unai Orbea Azpeitiarra ere elkarrizketatzeko aukera izan zuten. Tertulia osoa entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

 

Ulma-Aloña Mendiko gazte mailako taldea.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.