Saskibaloia

Saskibaloia
2013-05-19 21:11:22
Asier De la Iglesia eta Josean Cavada lesionatu egin dira
Barruko erreferente gabe gelditu da Natra Oñati igoera faserako

Asteburu beltza izan da Natra Oñatirentzat. Igoera faserako bost egun eskas falta direnean, bere joku sistemarako ezinbesteko jokalariak diren, Josean Cavada eta Asier De la Iglesia galduko bait ditu (miraririk ezean) Play Off-etarako. Ostiraleko lagunarteko partiduan hartu zuten min biek ala biek; Asierrek eskuin orkatilla bihurritu du eta Joseanek berriz, eskuin zangoko tendoi bat mindu zuen. Sorpresarik ezean ez dira igoera faserako iritsiko.

 

Zilarrezko LEB mailarako igoera prestatzen ari da Natra Oñati, eta lagunarteko bi partidu jokatu ditu aste bukaeran. Ostiralean 73-75 galdu zuen Zornotzaren kontra, eta atzo 85-84 irabazi zion EBA eta LEB mailetan diharduten jokalarien selekzioari. Hala ere, emaitza hauek bigarren plano batean gelditzen dira, bi jokalarien lesioen ondoren.

 

Saskibaloi egokitua Zubikoan

Lesioek asteburuko saskibaloi albisteak zapuztu duten arren, aipatu beharra dago atzo arratsaldeko partiduan, saskibaloi egokituaren erakustaldi eder bat ikusi ahal izan zela Zubikoa kiroldegian. Aloña Mendiko saskibaloi sailak eta herriko Trauti elkarteak, Donostiako Bera Bera taldearekin elkarlanean eginiko ekintza izan zen.

Bera Bera taldekoak, erakustaldiko momentu batean. Argazkia: Bera Bera

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.