Besteak

Besteak
2016-02-08 16:16:58
ALEGAZIORIK EZEAN, OTSAILEAN BERTAN SARTUKO DA INDARREAN
Kiroldegian publizitatea jartzeko ordenantza onartu du udalbatzak

Gaia, abenduko Osoko Bilkuran aztertu eta aho batez onartu zen. Zubikoa kiroldegian publizitatea jartzeagatik tasa arautzen duen ordenantzan publizitatearen definizioa zehaztu zen lehenik, eta onartuko den publizitate bakarra, momentuz, estatikoa izango da.

 

Publizitatea kiroldegiko kantxa nagusiko hormetan bakarrik jarri ahal izango da, oraingoz behintzat. Ekialdeko horman (lehioaren azpian) lehenengo eta hau beteko balitz, iparraldekoan (markagailua dagoen paretan) 2,5 metrotik gorako altueran. Bi motatako euskarriak onartuko dira: PVC edo aluminiozko konposite panel zurrunak edo plastifikatutako lona edo binilo erako euskarri malguak. Azken hauek 2,5 metrotik gora bakarrik jarri ahal izango dira. Euskarriak erostea, jartzea eta mantentzea, irakargiaren egilearen kontura izango da.

 

Tamainak eta tasak

Iragarki taula edo panelen gutxieneko neurria 2 metro karratukoa izango da eta gehienez, 10 metrokoa. Ordaindu beharreko tasa, iragarkiaren tamainaren eta iraupenaren araberakoa izango da. Hala, 2 metro karratuko iragarki baten tarifa 200€-koa izango da urtebeterako bada, 350€ bi urterako bada, eta 500€ hiru urterako.

 

Iragarkiaren tamaina handiagoa bada, oinarrizko tamainatik gora kontratatutako 2 metro karratu bakoitzeko, %15eko hobaria aplikatuko da.

 

Hizkuntz irizpideak

Euskararen erabilera normalizatzeko udal araudiari jarraiki, publizitatea euskaraz egingo da, eta ele bitan egin beharra ikusten den kasuetan, euskarari emango zaio lehentasuna. Kiroldegiko kantxan publizitatea jartzeko eskaerak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, euskarri publizitarioaren tamaina, forma, materiala, kolorea eta edukia argi eta garbi identifikatzeko behar den dokumentazioarekin.

 

Kiroldegiko publizitatea arautzeko ordenantza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta alegaziorik ez bada, otsailean bertan sartuko da indarrean.

Gaur egun Zubikoa kiroldegian dagoen publizitatea.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.