Besteak

Besteak
2016-02-05 11:24:58
EGITASMO BERRIAK ANTOLATU NAHIAN DABILTZA
Haziz jarraitu nahi du Tatarraz patin elkarteak

Azaroan urte bat bete zuen oñatiko patinzaleak biltzen dituen Tatarraz elkarteak. Hilabete hauetan, taldea haziz joan da etengabe eta gaur egun, 44 bazkide biltzen ditu. Hori horrela, ilusioa eta aurrera egiteko gogoak bultzatuta, 2016 urterako ekimen berriak antolatu nahian dabiltza. Egoitz Atxaga taldekideak, xehetasun gehiago eman zituen asteazkenean Oñati Irratiko kirolen txokoan.

 

Zaletasun berdinak zituen elkargune bat izatetik, elkarte serio izatera pasa da Tatarraz azken urtean. 2014ko azaroan eratu zuten taldea kirol hau maite zuten hainbat herritarrek, eta orduz geroztik, etengabe haziz doan proiektua da herriko patinatzaileena. Iazko apiriliean abiarazi zuten bazkide kanpainak erantzun bikaina izan du eta momentu hauetan, 44 lagun elkartzen ditu elkarteak.

 

Bazkideek eta orokorrean herriko patinzaleek eman dioten bultzada honi erantzun bat eman nahian, datozen hilabeteetarako egitasmo berriak antolatu nahian dabiltzala jakinarazi zuen asteazkenean, Egoitz Atxaga taldekideak, Oñati Irratian. «Oso pozik gaude jaso dugun erantzunarekin eta aurten Patin Egunaz gain, bestelako ekitaldiak antolatu nahiko genituzke» zioen. Dena den, oraindik ideiak besterik ez dira eta hauei forma eman, eta egutegi batean kokatzea izango da taldekideen hurrengo erronka.

 

Patin eskolak

Momentu hauetan patin eskolan lanean dabiltza burubelarri. «Urrian gaztetxoenekin hasi ginen eta duela aste batzuk, nagusiei zuzendutako hainbat klase abiarazi ditugu. Plaza guztiak beteta daude eta erantzuna oso ona izan da». Hala ere, Martxotik aurrera beste eskaintza bat egin asmotan dabiltza eta patinetan ibiltzea ikasi nahi dutenei, ondorengo mezua bidali zien Atxagak: «Negua da teknika hartzeko sasoirik onena. Barruko lanak egin eta udaberrian kanpoan gozatzeko momentu egokia da» zioen.

 

Ikastaro hauek mota guztietako bezeroei zuzendutakoak dira eta beharraren arabera, talde batean edo bestean sartu daiteke. Era berean, saio partikularrak ere eskaintzen direla baieztatu zuen.

 

Bazkide izatearen abantailak

Bazkide direnek, 20€ ordaintzen dituzte urteko kuota bezala eta horren truke, abantaila ugari dituzte: ikastaroetan deskontuak, asegurua, aholkularitza…Taldeko ordezkariekin harremanetan jartzeko bi aukera eskaintzen dituzte Tatarrazeko lagunek. Elkartearen Facebook perfilera mezu bat bidaliz edo tatarraz@tatarraz.org helbide elektronikora idatzita.

 

Atxagak Oñati Irratian eskaini zuen elkarrizketa entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

 

Tatarraz taldeko hainbat kide, herri lasterketa batean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.