Besteak

Besteak
2016-02-04 11:35:37
10 BAT LAGUN ARI DIRA GAUR EGUN KIROL HONETAN
Parapente jauzilariak ugarituz doaz Oñatin

Oñatiko kirol eskaintza zabalaren barruan, bada azkenaldian poliki bada ere, goraka datorren kirol modalitate bat. Parapente hegaldiarena. Duela bi hamarkada bizi izandako sasoitik urruti gaude oraindik, baina herrian bada kirol hau praktikatzen duenik. Gaur egun aktibo dauden hiru parapente jauzilari, Oñati Irratiko kirol tarte nagusitik pasa ziren astelehen arratsaldean.

 

90eko hamarkadan bizi zuen Parapenteak bere goraldia Oñatin. Herrian zaletu ugari elkartu ziren kirol honen inguruan eta Aloña eta bere inguruak, kirol hau praktikatzeko zonalde pribilegiatu bilakatu ziren Euskal Herrian. Salto egiteko eta batez ere lur hartzeko lurjabeek jarritako arazoen ostean, erabat jaitsi zen parapenteen presentzia gurean.

 

Momentu hauetan, lur hartzeko baimendutako tokirik ez badago ere, hainbat herritarrek kirol hau praktikatzen jarraitzen dute. Gaur egun 10 bat lagun aktibo daude Oñatin eta horietako hiru, Oñati Irratiko kirol tarte nagusitik pasa ziren astelehen arratsaldean.

 

Balentin Egaña, Igor Murillo eta Ander Egaña izan ziren kirol tertuliako gonbidatuak. Lehenengoa 80ko hamarkada amaieran hasi zen kirol honetan. Beste bien kasua berriz, askoz berriagoa da. Murillok urte eta erdi pasatxo darama eta Ander Egaña uda aurretik hasi zen hastapen ikastaroekin.

 

Hasierak nolakoak izan ziren, gaur egungo egoera, etorkizuna…nola ikusten duten azaldu zuten hiru protagonistek asteleheneko irratsaioan. Era berean kirol honetan hasteko behar den materiala, aurrekontua…bezalako intereseko beste hainbat gai ere ukitu zituzten ordubete iraun zuen solasaldian.

 

Hemen daukazue irratsaio osoa entzungai:

 

Bi parapente jauzilari salto egin nahian. Argazkiak: Igor Murillo.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.