Igeriketa

Igeriketa
2016-02-03 11:30:46
ESPAINIAKO TXAPELKETARAK HAINBAT MINIMA ERE LORTU DIRA
Zortzi domina lortu dituzte Aloñako igerilariek, Euskadiko txapelketan

Aloña Mendiko igerilariek maila bikaina eman dute asteburuan jokatu den Euskadiko txapelketan. Gazteenak Tolosan, eta nagusiak Iruñean iaritu dira eta guztira zortzi domina lortu dituzte. Bi urrezko, hiru zilarrezko eta beste horrenbeste brontzezkoak. Hori gutxi balitz, Nerea Diaz, Eric Ugarte eta Ainhoa Redinek Espainiako txapelketarako minima eskuratu dute.

 

Infantil mailako igerilariek Tolosan izan zuten hitzordua. Aloña Mendik bost ordezkari eraman zituen bertara eta guztiek lan bikaina egin zuten arren, lorturiko emaitzen arabera gehien nabarmendu zirenak, Aitor Tatiegi eta Ainhoa Redin izan ziren. Tatiegik brontzezko domina eskuratu zuen 100 estiloetan (1:09:47). Redinek berriz, bi domina eta Espainiako txapelketarako minimak lortu zituen. 100 bizkarrean (1:09:77) urrea eta 200ekoan (2:33:49) brontzea. Aipatu, dominarik lortu ez arren, Manex Lazkanoiturburu, Maria Murgiondo eta Manex Garaik ere lan bikaina egin zutela. 

 

Junior mailako Euskadiko txapelketa berriz, Iruñan jokatu zen. Hemen ere txantxikuarrak maila oso altuan aritu ziren. Eric Ugartek bi domina eskuratu zituen. Urrea 50 librean (25:05) eta zilarra 100ekoan (54:92). Nerea Diaz berriz hiru domina irabazita itzuli zen etxera. Guztiak bizkar erako modalitatean eskuratu zituen. Zilarra 50 (31:60) eta 100ean (1:07:60) eta brontzea 200 metrokoan (2:27:23). Txapelketa berean aipatzekoa izan zen, Enaitz Ibabek 100 libreetan lorturiko marka (58:95).

 

Espainiako txapelketak

Asteburuan eginiko lan bikainari esker, Ainhoa Redin, Eric Ugarte eta Nerea Diazek Espainiako txapelketarako minima eskuratu dute. Uztailean arituko dira txapelketa honetan. Nagusiak Las Palmasen eta infantil mailako igerilarien txapelketak oraindik ez dauka leku finkorik. Era berean, aipatu Nerea Diazek autonomien arteko txapelketan parte hartuko duela asteburuan Oviedon. Euskal Selekzioko ordezkarietako bat izango da oñatiarra. 

 

Aurrera begira, Aloña Mendiko igerilarien hurrengo erronka, absoluto mailako Euskadiko txapelketak izango dira. Otsailaren 20-21ean jokatuko dira Iruñean eta Aloña Mendik ordezkaritza zabala eramango du bertara. Momentu hauetan sei igerilarik lortu dute minima: Iñaki Guridi, Ander Zarketa, Eric Ugarte, Aitor Diaz, Nerea Diaz eta Nerea Elorza.

Eric, Aitor, Ainhoa eta Nerea dominekin Zubikoako igerilekuan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.