Karate

Karate
2016-02-03 10:32:11
BRONTZEA LORTU DU KUMITEAN SUB-21 KATEGORIAN
Brontzezko domina Oier Alberdirentzat Gipuzkoako txapelketan

Igande goizean senior mailako Euskadiko karate txapelketa jokatu zen Hondarribiako polikiroldegian. Aloña Mendiko Oier Alberdi karatekak, lan oso ona egin zuen bertan eta 21 urtez azpikoen mailan eta konkretuki -84 kilokoen kategorian, brontzezko domina eskuratu zuen.

 

Oier Alberdi Aloña Mendiko karatekak domina berri bat irabazi du asteburuan. Kasu honetan, Gipuzkoako senior mailako txapelketatik iritsi da errekonozimendua. Kumitean, 21 urtez azpikoen mailan, eta konkretuki -84 kilokoen kategorian hirugarren postua eskuratu baitzuen Alberdik.

 

Asteburuan lorturiko domina baina, ez da aurtengo denboraldian lortu duen bakarra izan. Duela hilabete pasatxo, Gasteizen jokatu zen Euskadiko txapelketan beste brontzezko domina eskuratu baitzuen Oñatiko karatekak.

Oier Alberdi, igandean lorturiko dominarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.