Atletismoa

Atletismoa
2016-02-02 09:15:49
KADETEETAN TXAPELDUN ETA SENIOR MAILAN AZPITXAPELDUN
Aloña Mendi protagonista Euskadiko kros txapelketan

Lasarteko hipodromo ezagun eta prestigiotsuak, Euskadiko kros txapelketa hartu zuen igande goizean. Lurraldeko atletarik onenak elkartu zituen hitzorduak, albiste zoragarriak utzi zituen Oñatiko atletismo zaleentzat. Izan ere, kadete eta senior mailako taldeak podiumera igo ziren. Gaztetxoak gorenera eta nagusiak berriz, bigarren postura.

 

Euskadiko atleta onenen sariak banatzeaz gain, taldekako errekonozimenduak ere banatu ziren igandean Lasarten eta Aloña Mendiko ordezkariek, sari laukoitza eskuratu zuten. Kadete mailakoak Euskadiko txapeldun bilakatu ziren eta senior mailakoan azpitxapeldun. Bi kasuetan gainera, Espainiako txapelketarako sailkapen zuzena lortu zen.

 

Senior mailako taldeak iaz lorturiko garaipena defendatzea zuen helburu. Eta gorengo postu hori mantendu ez bazen ere, bigarren postu garrantzitsua lortu zuten talde gorriko korrikalariek. Hutsune garrantzitsu batzuk izan zituen taldeak igandean. Hala ere Lasarteko lokatz gainean aritu zirenek, maila oso ona eskaini zuten. Imanol Cruz (17.), Yeray Varela (19.), Sergio García (39.), Tasio Gómez (42.), Mikel Ugarte (83.), Jon Otermin (110.) eta Juan Señok (114.) egindako lanari esker, Euskadiko azpitxapelketa lortu zuen taldeak.

 

Kadete mutilek berriz, eguneko sorpresa izan ziren. Maila handiko taldeak garaitu eta Euskadiko txapeldun izatea lortu baitzuten Eritz Campo, Beñat Guridi, Gexan Anduaga, Beñat Madina, Ander Biain, Aitor Monasterio, Arkaitz Fragua eta Jon Señok osaturiko taldeak. Guztiak ere, hasiberriak dira atletismoaren modalitate honetan eta sekulako lana egin zuten Lasarteko ibilbide guztian zehar.

 

Espainiako Txapelketa

Euskadiko txapelketan lorturiko emaitza bikainei esker, Espainiako txapelketarako sailkapena lortu dute bi taldeek. Estatu mailako korrikalari onenen arteko lehiak, otsailaren 28an jokatuko dira Madrilen eta Aloña Mendik, esan bezala, ordezkaritza bikoitza eramango du bertara.

 

Senior mailakoen kasuan iazko lana berretsi eta posible bada hobetzea izango da helburu nagusia eta kadeteek berriz, esperientziaz gozatu eta batez ere ikasten jarraitzea izango dute jomuga Madrilen.

 

Juan Seño Aloña Mendiko ordezkariak egindako bideo erreportaia [hemen].


Aloña Mendiko bi taldeak podiumean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.