Futbola

Futbola
2016-01-06 13:57:29
BAILARAKO FUTBOL ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETAN, ARETXABALETAN
Aloña Mendi txapeldun, Bixente Etxeandiaren oroimenezkoan

Debagoieneko futbol eskoletako ordezkariek, Aretxabaletako Bixente Etxeandiaren oroimenezko Gabonetako txapelketa jokatu zuten pasaden astean zehar. Abenduaren 26an hasi eta hainbat partida jokatu ostean, larunbatean jokatu ziren final nagusiak. 2007an jaiotakoen artean, Aloña Mendiko ordezkariak izan ziren onenak.

 

Aretxabaletako futbol taldeak antolatuta, Bixente Etxeandiaren oroimenezko futbol txapelketa jokatu berri da Ibarrako futbol zelaian. Bailarako futbol eskolen arteko topaketa garrantzitsu honetan, etxeko taldeaz gain, Arrasate, Bergara eta Aloña Mendiko ordezkariak ere lehiatu dira. Abenduaren 26an hasi, eta lau egunez multzo ezberdinetako partidak eta aurreneko kanporaketak jokatu ziren. Larunbatean berriz, finalerdi eta finalen txanda izan zen.

 

Aloña Mendik adin ezberdinetako hiru talde eraman zituen txapelketara eta ligaxkan zein azken kanporaketetean lan bikaina egin ostean, txapelketa irabaztea lortu zuen 2007. urteko belaunaldikoekin. Finalerdian 4-0 nagusitu ziren Bergara 2-ren aurrean eta finalean harrobi mahoneroaren 3. taldea izan zuten aurkari. Oso partidu lehiatua izan zen. Emozioa, golak...denetarik izan zuen eta oñatiarren mesedetan, arauzko denbora 5-4 emaitzarekin amaitu zen txantxikuarren alde.

 

Oso balantze positiboa egin dute antolatzaile zein parte-hartzaile ezberdinek eta garaikurrarekin edo gabe, guraso, zaletu, zein jokalariek, guztiek, gozatu ahal izan zuten gehien maite duten kirolarekin.

Aloña Mendiko taldea garaikurrarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.