Atletismoa

Atletismoa
2015-12-29 16:42:25
DENBORALDI BERRIRAKO DITUEN HELBURUETAZ MINTZATU ZEN
Sara Gomez: «Ez nuen espero, asko eskertzen dut errekonozimendua»

2015 urteko Oñatiko Kirol Sariak banatu direla ia astebete pasa denean, aurtengo errekonozimendu nagusia eraman zuen Sara Gomez Aloña Mendiko korrikalariak, Oñati Irratian hitz egin berri du. Elkarrizketa eskaini zuen atzo eguerdian eta eskerrak eman ondoren, urte berrirako dituen asmoak azaldu zituen.

 

«Ez nuen espero, asko eskertzen dut errekonozimendua». Horiek izan ziren 2015eko Oñatiko kirolari onenaren aurreneko hitzak. Oso eskertuta agertu zen atzo Oñati Irratian Aloña Mendiko korrikalari gaztea. 19 urterekin irabazi du herriko kirolaren sari nagusia Gomezek, eta azken urteetan egindako lan gogorraren ordainsaria izan dela aitortu zuen. «2015a oso urte polita izan da. Inoizko markarik onena egin nuen 1500 metroko lasterketan eta Espainiako txapelketako esperientzia oso aberasgarria izan zen» zioen. Era berean, «azken urteetan egindako lan gogorraren errekonozimendua» izan dela adierazi zuen.

 

Denboraldi berrian, dagoeneko podium bat baino gehiago lortu ditu korrikalariak baina azken asteetan min hartuta ibili dela jakinarazi zuen atzoko elkarrizketan: «Lasarten eta Irunen podiumera igo ostean, aste batzuk min hartuta eman ditut baina poliki-poliki lesiotik irtetzen ari naiz». Urte berrian markak hobetu eta Euskadiko zein Espainiako txapelketetan (minima lortuz gero) paper txukuna egitea izango da Sara Gomezen erronka nagusia.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Sara Gomez, Oñatiko kirolari onenaren sariarekin. Argazkiak: Angel Barrena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.