Karate

Karate
2015-12-15 17:57:27
BESTE HAINBAT DOMINA LORTU DITUZTE ALOÑAKO KARATEKEK ASTEBURUAN
Imanol Astudillo Euskadiko kumite txapeldun

Asteburuan zita bikoitza izan dute Aloña Mendiko karatekek. Larunbat goizean esaterako, gabonetako infantil mailako karate txapelketa jokatu zen Donostian eta oñatiarrek, sei domina eskuratu zituzten. Igandean berriz, kadete, junior eta 21 urtez azpikoen Euskadiko txapelketan aritu ziren txantxikuarrak Gasteizen. Hemen ere bi sari lortu ziren, tartean Imanol Astudilloren urrezko domina.

 

Aloña Mendiko karatekak maila bikaina eman dute asteburuan jokaturiko bi txapelketa ezerdinetan. Larunbat goizean, gabonetako infantil mailako txapelketa ospatu zen Donostiako borroka arteetarako Udal aretoan. Oñatiar karateka gazteek lan bikaina egin zuten orokorrean eta guztira, sei domina lortu zituzten. Asier Ugarte (kata modalitatea alebinetan, gerriko zuri/horitik laranja arte), Arantzazu Regueiro (kata modalitatea infantiletan, gerriko zuri/horitik berde arte), Unai García (kumite infantiletan, -57kg.), Alazne Unzurrunzaga (kumite infantiletan, -50kg.) eta Leire Urkiak (kumite infantiletan, +50kg.) brontzezko dominak lortu zituzten eta Danel Casaisek (kumite infantiletan, +57kg.) zilarrezkoa eskuratu zuen.

 

Bestalde, Gasteizko Abetxukoko kiroldegiak kadete, junior eta 21 urtez azpikoen Euskadiko txapelketak hartu zituen igande goizean. Eta hemendik iritsi da zalantzarik gabe, asteburuko emaitzarik garrantzitsuena. Izan ere, Imanol Astudillok urrezko domina eskuratu zuen kadete mailako Kumite -52 kg.-ko kategorian. Emaitza horri esker, Euskadiko txapeldun berria da Astudillo momentu hauetan. Aipatzekoa izan zen era berean, Oier Alberdik 21 urtez azpikoen artean, kumite -84 kg.-koan lortu zuen brontzezko domina.

Aloña Mendiko karatekak Gasteizen. Argazkiak: Karate saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.