Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-11-24 17:47:59
HELBURUA 2018KO SAIOAN PARTE HARTU AHAL IZATEA DA
Frantziako Tourreko arduradunekin bildu da Jon Odriozola

Frantziako Tourraren zuzendari nagusia Christian Prudhomme, Euskadi Basque Country - Murias Taldeko kirol zuzendari Jon Odriozolarekin eta Frantziarako harreman publikoetako arduradun Francis Lafarguerekin bildu zen Parisen atzo. Euskal taldeak etorkizun motz batean Tourrean parte hartzeko dituen aukerak aztertu ziren bertan.

 

Euskadi Basque Country - Murias taldea urrats garrantzitsuak ematen ari da etorkizun motz batera begira. Atzo adibidez, Frantziako Tourreko arduradun nagusiekin bildu ziren Parisen eta talde euskalduneko prentsa arduradunak ohar bidez jakinarazi duenez, «Christian Prudhomme-k begi onez ikusi zuen talde euskaldun bat berriz ere Frantziako Tourrean lehiatzearen aukera, eta euskal zaleek Tourraren historian izan duten garrantzia azpimarratu zuen».

 

Euskadi Basque Country - Murias taldearen helburua urratsez-urrats mailaz igo eta 2018ko urtean Frantziako Tourrean izatea da. Hori jakinarazi zuen besteak beste, Odriozola zuzendariak pasaden asteazkenean Oñati Irratian eskaini zuen elkarrizketan. Euskal txirrindulari taldearen helburua bete ahal izateko, lanetan hastea erabaki dute bi aldeek.

Odrizola oñatiarra, Prudhomme eta Lafargue-rekin. Argazkia: Euskadi Basque Country - Murias.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.