Beste urtebetez, 2013. urtean ere Oñatiko Kirol Sariak eman ditu udalak. Urtean zehar nabarmendu diren kirolarien, eta kirolaren inguruan lan egiten duten eragile, teknikari eta laguntzaileen lana eta esfortzua aitortzen da bertan. Abenduaren 20an egin zen sari-emate ekitaldian ondorengo bideoa erakutsi zen, herriko kirolaren egungo laburbilduma bezala.