Kirol instalazio beharrean al gaude Oñatin? Oñatiarrok gure buruari askotan egin diogun galdera dela esan dezakegu. Batzuen ustez ezinbestekoak, beste batzuentzat aldiz, beharrezkoa ez den gauza bat da.
Nire ikuspuntutik, biak daude zuzen. Agian ez da ezinbestekoa gauza berriak egitea baina orain dauden gauzei konponketa batzuk egitea gomendagarria izango zen. Beharrezkoa ez dela esaten dutenen ikuspuntua ere ulergarria izan daiteke. Kirol instalazio zehatzak erabiltzen dituztenek ez dute kexa askorik edukiko beraiek erabiltzen dituzten instalakuntzekin gustura baldin badaude, eta aurkakoa; hau da, gustura ez badaude, ez dute instalazio berriak egiteko eskatzen, baizik eta instalakuntza horietan hobekuntza bat egitea.
Beraz, nire iritziarekin konklusio bat ateraz gero, esan dezaket ez dudala beharrezkoa ikusten instalakuntza berriak egitea baina bai instalakuntza horiei hobekuntza batzuk egitea.