iritzia

Borja Moiua
2014-12-15
Zer egin duzue, irabazi edo galdu?

Galdera hau da zapatu goiz batean kiroldegi inguruan gehien entzuten den galdera, zure parean praka motzetan edo motxila batekin haur bat baldin badaukazu behintzat. Egia da bai, ni neu ere sarritan erortzen naizela galdera sinple horretan. Zer egin duzu partidua irabazi edo galdu?

 

Eskola kirolean aritzen diren haurrek ez lukete galdera hori entzun behar. Partidura ondo pasatzera joaten dira eta ikastera eta, noski, ahal badute irabaztera (lehiakortasuna berez ez da txarra), baina nagusiengandik ez lukete presio hori sentitu behar. Kasu askotan, gainera, galdu egin badute, emaitza ere galdetzen diegu eta ze txarrak zareten edo antzerako esamesa entzutetik salbu ere ez dira geratzen.

 

Horren barneratuta dute emaitzaren garrantzia, egiten diozun beste edozein galderari ere emaitzarekin erantzuten diotela. Egin froga eta galdetu haur bati ea zer moduz ibili den partiduan, erantzuna berdina da, galdu egin dugu edo irabazi egin dugu. Ez dizute esango; gustura, nekatuta, pozik…

 

Hau guztia gutxi ez balitz, antolatzaileek ikasturte bukaeran kopak banatuko dituzte irabazleak bakarrik saritzeko. Beraz, gerra hori nahiko galduta dagoela iruditzen zait, gizartean bezalatsu, eskola kirolean ere, irabazleak eta galtzaileak izatera kondenatuta gaude.

 

Hau guztia aldatzea nahiko zaila denez, galdera aldatzetik has gaitezke? Datorren zapatuan partiduaren emaitza galdetu beharrean, zer moduz partidua? Edo antzeko galdera batengatik aldatzea proposatzen dizuet.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.