iritzia

Mireia Bikuña
2014-10-27
Emakumeak eta kirola

Lasai. Oraingo iritzia ez da emakumeok kirolean egiten dugun lana goraipatu eta aldarrikatzeko iritzia. Hausnarketa sakonagoa eskatzen duen gaia da eta astelehen buru-zuri baterako gai astunegia da.

 

Ez noa aldarrikapenik egitera, baina bai txalotu gura dut Oñatiko neska gazteek (ez emakumeek) egiten duten lana. Bi alabek kirola egiten dute: zaharrenak kadete mailako eskubaloian dihardu eta gazteenak infantil mailako futbol taldean. Eskubaloian fitxak baino jokalari gehiago egonda, neska batzuk talde barik geratu dira aurten, kadete eta gazte mailatan.

 

Futbolean ez dabiltza horrenbeste jokalari. Taldeak osatzeko larri ibili dira aurten ere. Baina, botak janzten dituzten jokalariak buru-belarri dabiltza: entrenamenduetan, partiduetan, euria edo eguzkia egin... Berdin zaie. Ez dute amore emango.

 

Saskibaloian ere zorioneko daude. Aspaldiko partez nesken taldea osatu dute. Harrobitik. Infantil mailatik. Harrobitik landatutako haziak fruituak eman ditu eta hori adierazle ona da.

 

Hiru kirol horiek aipatu ditut, gertuagotik ezagutzen ditudanak direlako, baina jakin badakit, neskatila-gazte-nerabe asko dabilela kirola egiten. Euren bidea egiten. Gustuko duten kirola egiten. Amets bategatik borrokan. Horregatik guztiagatik, bejondeizuela!!!

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.