iritzia

Xabier Igartua
2014-07-26
Eta orain zer?

Bizkaiko saskibaloi talde nagusia zorretan ito da. “Eta orain zer?” galdera bolo-bolo dabil zaletuen artean. Tamalez beranduegi dela dirudi. Kaput, akabo azken urteetako Bilbo Basketen loraldia. Zenbait eta gorago igo kolpea ere halakoa izan ohi da. Asmatu zuen esaera lehendabiziko aldiz aipatu zuenak. Ureztatu ezean lorerik ederrena ere zimeldu egiten baita.

 

“Eta orain arte zer?” Zorra urte osoko aurrekontua baino handiagoa izatera iritsi bada zerbait gaizki egin denaren seinale da. Inguruko klubak datozkit burura.

 

Baskoniako Kerejeta artista da diru-laguntzak lortzen. Baskonia Hiria lekuko. Baina gerrikoa estutzen ere gutxi izango dira bera bezalakoak. Entrenatzaile laguntzaileen hotela eta bidaia aurreztearren, etxean geratu behar izaten dutela entzungo nuenik ere!

 

Gipuzkoa Basketek aldiz, Europan jokatzeko txartela lortu arren, ezezkoa esan behar izan zion denboraldiari aurre egiteko behar beste diru sarrera ez zuelako. Diputazioak ezetz esan zion aurrekontua osatzeko falta zitzaion guztia jartzeari eta batzuek saskibaloiari bizkar ematea leporatu zioten.

 

Denboraldi berrian parte hartzeko moduan izango dira ordea, miseriak miseria, bi talde hauek.

 

Bizkaitarrek gehiago izan nahi zuten. Barakaldoko BECen atondutako kantxan jokatu baino, berria hobe. BEC ia urte guztian hutsik baina hala ere Miribilla egin behar. Diru arazoak, baina puntako jokalari eta entrenatzaileak, eta nola ez, Europan jokatzeko aukerari ezin uko egin.

 

Pena ematen dit alde batetik bizkaitarrak saskibaloi talde barik geratzea, baina bestetik, denborak berriro ere bakoitza bere lekuan utzi duela ikusteak poztu egiten nau. Dirua neurritik gora gastatzeak ez baitakar ezer onik denboraldi amaieran bigarren postua lortu arren.

 

Kirol profesionala eta batez ere liga profesionalak arautu behar dira. Ez da zilegi liga berean, zorrik ez izateko aurrekontu txikia osatzen duena, zorrak itota baina aurrekontu bikoitza eta beraz jokalari hobeak dituen beste baten aurka lehiatu behar izatea. Ezin daiteke onartu ogasunari ordaintzeko dirua falta eta katxedun jokalariak fitxatzea. Debekatuta egon beharko litzateke zorretan dagoen batek, ekonomikoki hobeto dagoenari entrenatzailea “lapurtzea” Sito Alonsorekin gertatu den bezala.

 

Eta bukatzeko, talde profesionalen kudeaketa espekulatzaileen eskuetatik kanpo geratu behar da. Jokalarien ordezkariek, enpresaburuek… kluba, helburu baino, beraien interesentzako tresna bezala erabiltzen dute. Dirua xahutu ostean, ospa, baina poltsikoak ongi beteta!

 

Eta orain zer?

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.