iritzia

Xabier Infante
2017-02-21
Txapelketa baten biharamuna

Urtean zehar sarritan lehiatzen den arren, bakarkako kiroletan denboraldiko bi edo hiru asteburu gorriz azpimarratuta egoten dira. Eta egun berezi hauei begira egiten da lana bereziki. Zure bertsio onena eman behar baituzu seinalatutako lehiaketa horietan.

 

Asteburu hau, horietako bat izan da guretzat. Eta txapelketa pasa dela kontutan hartuta, hausnarketa egiteko ordua iritsi zaigu. Ziklo honetako entrenamenduak egokiak izan diren edo ez, erabilitako erritmoak aztertu eta niretzat garrantzitsuena, txapelketa erakutsitako jarrera zer moduzko izan den baloratzea da.

 

Guztia kontutan hartuta, neurriak hartzeko ordua iritsi zaigu. Lana ondo egin duten igerilariei zoriondu eta horrela jarraitzeko eskatuko diet. Erdipurdiz ibili direnekin, ondo egindakoak txalotu eta gaizki egindakoak zuzentzen saiatuko naiz. Eta gaizki ibili direnekin ostera, beste era bateko neurriak hartu beharko ditugu; neurri gogorragoak, alegia.

 

Baina ez pentsa neurriok igerilariekin soilik hartuko ditudanik. Ni neu ere, entrenatzaile bezala ez naiz libratzen. Egidanko lana sakonki aztertu beharko dut eta igerilarien akatsak, nigan ere egon daitezkeela aztertu beharko dut. Teknika edo taktika lantzea oso garrantzitsua den bezala, alderdi psikologiko edo motibazionala lantzea ere ezinbestekoa baita. Eta hori nire lana da.

 

Bizitzak aurrera jarraitzen du eta asteburu asko garrantzitsu asko etorriko direnez, segi dezagun egunerokoan gogor lan egiten, gorriz markatutako erronkak bete ahal izateko.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.