opinion

Iñigo Murgiondo
2016-05-23
Gurea da-eta

Aste gutxi pasa dira Euskal Pilota Federakundeak publikoki ardura erakutsi zuenetik, oso federatu gutxi dituztela-eta elkarteetan. Oñatin, bada, zorionez gainera, tendentzia alderantziz da. Nahiz eta, beste kirol sail batzuek neskatila-mutiko gehiago izan, gero eta pilota hots gehiago entzuten da.

 

Herrien arteko txapelketara itzuli zen herriko taldea, iaz. Eta aurten ere ari da parte hartzen: lehenengo kanporaketa gainditu zuten, eta bigarrenean aurrea hartuta dira. Horrek jendea pilotalekura erakarri du, eta hainbat oñatiar pilota afizionatua ikustera animatu dira.

 

Horrek guztiak, aipatu saila merezitako mailara ekartzen ari dira. Elkarteko arduradunek, gainera, iaz txosna batzordearekin batera sortu zuten txapelketa berria. Lehenago ere izan genituen herrian arrakasta handiko txapelketak, baina azken urteotan ez da izan horrelako parte hartzaile kopururik izan duenik.

 

Atzo itxi zen izen emate epea, eta, behin betiko daturik ez dakidan arren, 35 bikotek baino gehiagok eman ei dute izena. Plazako pilotalekuan ariko dira horiek guztiak nor baino nor, eta iazko giro ederra sortuko da bertan, ziur.

 

Merezi du kirol horri herrian bertan ere indarra ematea, gurea da-eta.

articulos anteriores

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Asier Osinaga
2017-06-12
Atletismo festa Oñatin
Mireia Bikuña
2017-06-05
Zenbat emakume ibiltzen den bizikletan! (2)
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta
Josu Osa
2017-04-04
Berrogeita hamar urte
Asier Osinaga
2017-03-28
Atletismo egutegia eztabaidagai

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.