iritzia

Iban Perez
2016-04-25
Herriko kirol probak

Hainbat Oñatiarrek herrian antolatzen diren kirol ekitaldi ezberdinekin duten/daukagun erlazioak liburu potolo bat idazteko eman dezake. Horretaz jabetzeko nahikoa izaten da begirada bat botatzea gure ingurura. Proba eguna iritsi ahala distira berezi bat jartzen zaie/zaigu begiradan.

 

Zorionez ere esan dezakegu Oñatiko kirol ekitaldien inguruan, orokorrean, proba kopurua mantentzen dela eta azken urteetan berri batzuk sortu dira. Hori oso positiboa da, bizi dugun krisi garai honetan, edozein tokitan jasaten ditugulako murrizketak.

 

Kirolaren leiho honetan, edo interneteko beste txoko eta komunikabideetan ere, azpimarratu dira antolakuntzen egitasmoak ez liratekela aurrera aterako ez balira partaideak eta bolondresik egongo, baina batzuetan probak behar dituzten egonkortzeko ezaugarriez ahazten gara: antolatzaileak denboraren igaroarekin nekatu egiten dira eta erreleboak ere landu behar dira.

 

2016ko urte honetan, Asier Osinagak aurreko zutabe batean aipatu bezala, Antxintxiketan taldeak testigua pasa dio Abixaran-eko taldeari Torreauzoko Herri Kroseko antolakuntza lanetan.

 

Bere bizitza gaztean talde honek herrian oso maitatua den ekitaldi baten antolakuntzaren abenturan sartzea erabaki du, probaren ezaugarri nagusiak mantenduz. Memoria pixka bat egingo bagenu, ikusi besterik ez dago Abixaran taldea sartuta egon den tokietan probek nolako kalitatea irabazi duten (Oñatin ospatu zen Birako etapa etortzen zait burura). Ez da kasualitatea urtero udaletxeak gabon garaian ospatzen duen kirol ekitaldietako batean aipamen berezia jaso izana.

 

Kurrikulum hori kontuan izanda eta antolakuntza lanak oso gertutik jarraitzen ari naizelako, Abixaran kide naizen aldetik, soilik esan dezaket Torreauzo beste urtebetez ikusgarria izango dela. Gonbidatuta zaudete hurbiltzera eta batez ere parte hartzera. Askori gertatuko zaigun bezala, uztailaren 3ko astean begiradan berriro distira berezi hori jarriko zaigu kuttuna dugun proba bat ospatuko baita.

 

BONUS TRACK. Zutabe honetako hasieran gure herrian ospatzen diren kirol ekitaldien hazkuntzan ñabardura txiki bat egin dut. Aste honetan jakin dugu Antxitxiketanekoek antolatzen zuten Korpusetako lasterketa, bertan behera gelditu dela. Antolakuntza taldeko eta zutabegile kide dudan Asier Osinagak eman ditu azalpenak eta orain Antxitxiketan gogoeta fase batean sartu da. Hitz hauek animo mezu bat dira, herritik egindako ekitaldi historikoek jarraipena izan behar dute eta.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.