Opor garaia gero eta gertuago dago (batzuek hartuko zituzten noski!), eta gure herriko kirolariek hartzen al dute oporrik?
Azken urteetan aritu naizen tokietan hartuko esperientzia baliatuta, galdera horri ezezko borobil batekin erantzungo nioke. Kirol munduaren gurpilak ez du etenik gizartearen gehiengoarentzat gure eguneroko errutinatik ateratzen gaituen garaia iritsi arren.
Egia da, Oñatin taldekako kirolen atseden egunak izaten omen dira (futbola, eskubaloia, saskibaloia... bezalakoek apenas dute aktibitaterik aurre denboraldia hasi arte). Baina bakarkako kiroletan, eta ezaugarria hori denez, bakarrik egitea, aukera egoten da kirola egiten jarraitzeko.
Adibidez, igeriketan jarduten nintzenean txoko honetako beste zutabegile baten aginduetara (Xabier Infante) uztailean amaitzen genuen denboraldia baina orduantxe hasten ziren ur irekietako igeriketa zeharkaldiak. Gaur egun, gauzak ez dira hainbeste aldatu.
Eta orain triatleta garaian bizi naizen honetan uda da multikirola ardatz duen kirolean denboraldiko punturik gorenena gero eta zabalagoa den egutegi batean.
Gure inguru hurbilean ez dira ospatuko triatloirik abuztuan, baina oso urrutira joan gabe zita politetan parte har dezakegu. Kirol honetan barneratuz pixkanaka deskubrituz joan garenak. Nire kasuan Iruñako edo Castroko triatloiak, eta joango ez naizena baina etorkizun batean nork daki! pixka bat urrutirago abuztu erdialdean maitatua bezain gorrotatua izan daitekeen Enbrunman, IronMan distantzian aurkitzen den triatloirik gogorrena Alpeetan.
Uda honetan ez naiz geldituko, eta zu?