iritzia

Aitor Orueta
2015-06-23
Eskerrik asko Presi!!

Gutxitan egiten dugun akzio bat izanda, eta hain handiak egiten gaituen keinua izanda, zergatik ez diegu sarriago eskerrak ematen tratu hau merezi dutenei?

 

Larunbatean (ekainak 20), Aloña Mendi futbol saileko egungo lendakaria den Jabi Azpiazuk, 40 urte bete zituen kargu horretan. Urte asko, jende ezberdin asko, era guztietako momentu eta bizipenak...baina Jabi zerbaitegatik ezagun egin bada, herriko futbolaren alde egin duen lanagaitik izan da. Herriko neska-mutikoek futbolean jokatzeko aukerak izan dezaten borrokatu du urte guzti hauetan. Dagokizunagaitik, Jabi benetan, ESKERRIK ASKO egin duzungaitik eta egiten zabiltzan ordaingabeko lanagatik!!

 

Nik pertsonalki momentu asko bizi izan ditut bere ondoan: gaztetxoa nintzela hasi nintzen haurrak entrenatzen Aloñan, poliki-poliki gero eta zaharragoak entrenatzen hasi nintzen...nere bizitzako ilusioa gauzatu arte: Aloñako Erregional mailako taldeko entrenatzaile izatea. Berak zuzentzen zuen taldeak, nigan izan duten konfidantza errespetu osokoa izateaz gain, konfidantza handikoa izan dela sentitu dut beti. Beraz, “presi” ESKERRIK ASKO nire pasioan murgiltzen laguntzeagatik, behar nuen bultzada emateagatik!!

 

Urte hauetan zugandik ikasi dudan baloretako bat, baikortasuna izan da; lasaitasuna, urduri jartzeak ez du laguntzen erabakiak hartzerako orduan. Momentu konplexu batzuk bizi izan ditugu elkarrekin eta hauetatik ikusi eta ikasi dudana, bizitzan aplikatzen dut gaur egun.

 

Sail barruan egon garenok, Jabiren inguruan lan egin dugunok, beti esan izan dugu Aloña klub berezia dela; ezberdiñak garela, sentimentua trasmititzen dugula klubarekiko. Hori horrela sentitu dugunok, eguneroko lana ikustean nabaritu dugu Aloña zer den, beste batzuen artean, Jabik, ikusten ez den lana nolako pasioz egiten duen ikusita. Klub bat berezia, PERTSONA BEREZIEK egiten dute, hauen artean daude Jabi ta Jose Luis.

 

Zauden tokian zaudela Jose Luis, harro egon zaitezke; Jabik Aloña bide onetik darama, osasuntsu dago eta dagoeneko, lau urte daramatzagu lehen taldea 100%ean etxeko jokalariz hornitzen.

 

Aupa Aloña tra-ka-tra!!!

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.