Martxoaren 31n Bilbo-Bilbo zikloturista martxa bizi izandako kontatu nizuen. Oraingo honetan, Lagos de Covadongako klasikako anekdota kontatuko dizuet. Maiatzaren 20an izan zen. Hirugarren urtez joan nintzen Cangaseraino, Enol lakuan bukatzen den martxan parte hartzeko asmoz. Orain arte, senarrak eta biok egin dugu elkarrekin. Aurten, senarra min hartuta zegoenez, bakarrik egitekotan nengoen.
Hotelera heldu ginen. Maleta batekin eta bizikleta bakarrarekin. Eta hotelekoaren komentarioa, niri begira: "Bihar, lasterketa ikustera joatekoa bazara, jakin ezazu, Covadongarako errepidea 11:00etan ixten dutela". Eta nik erantzun nion: "Nik bizikletan egingo dut eta senarra animatzen egongo da". Harrituta geratu zen harrerako neska: "Bejondeizula orduan. Aldapa oso gogorrak dira eta neska gutxi animatzen da".
Egia da, neska gutxik egin izan dugula Lagosetako klasika. Baina, joera aldatzen doanaren sentsazioa daukat. Geroz eta gehiago gara errepidean eta aldapa "gogorrak" igotzen. Orain arte, Cangaseko proban parte hartu izan duten emakumeei sari berezia eman izan diete, parte hartzearren bakarrik. Aurten, sari hori ez dute banatu.
Esandakoa, geroz eta gehiago garela!!!!